Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan

Dokumentuaren akzioak

50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan

2019/01/02 13:10
50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan

Urdiñarbeko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, aurreko urteetan hogeita hamar bat arizale inguruko taldeak osatu izan dira eta aurten berrogeita hamarretik gora arituko dira; Urdiñarben gazte ugari baitaude.

Urtarrilaren 6an hasi eta apirilaren 21era bitartean arituko dira maskaradako arizaleak herriz herri Urdiñarben hasi eta amaituz. Azken urteetan ez bezela, aurtengo arizale taldeak, bi aitzindari talde izango ditu; gorriak eta beltzak.

2018-12-09_Urdinarbe-mustraka_EV-0377
Urdiñarbeko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

2006an egin ziren maskaradak azkenekoz Urdiñarben. Aurtengo maskaradak prestatzeko aldiz, 2018ko apirilean hasi ziren astero biltzen, nolako maskaradak antolatu nahi zituzten erabakitzeko eta prestaketa lanekin hasteko. Zenbait kargu berri daude aurtengo taldean, eta hiru hartz ere arituko dira. 

Hona 2019ko Urdiñarbeko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:

  • Txerrero gorria: Elorri Berrogain.
  • Gatuzain gorria: Marion Orreindi.
  • Kantiniersa gorria: Maiana Barreix eta Camille Queheillalt.
  • Zamaltzain gorria: Iban Etchegoinberri.
  • Entseinari gorria: Ximun Bedekarratz.
  • Txerrero beltza: Maitena Berrogain.
  • Gatuzain beltza: Eloïse Coyos eta Maider Daguerre.
  • Kantiniersa beltza: Maritxu Neguelua.
  • Zamaltzain beltza: Bixintxo Berrogain.
  • Entseniari: Xabi Etxegoinberri.
  • Jauna: Ximun Barreix.
  • Anderea: Solange Chimix.
  • Laboraria: Pette Larregain.
  • Laborisa: Mélanie Casteigs.
  • Kukulleroak: Pette Karrikiriborde, Ion Marcel Kaparrus, Pette Hontaas, Julen Lanouguere, Julie Larregain, Pauline Etxhebarne, Amaia Etxheto, Joana Boissinot.
  • Marexalak: Xabi Negueloua, Aetz Etxhart, Luxi Lustau, Katti Barreix, Emma Berrogain, Maiana Eihartz.
  • Kerestuak: Gillen Negueloua eta Johañe Berrogain.
  • Xorrotxak: Mickael Merkapide eta Mattin Berrogain.
  • Buhame jauna: Xabi Etxegoinberri.
  • Buhameak: loic Casteigs, Ximun Loustau eta Clément Queheillalt.
  • Hartzak: Paxkal Barreix, Kevin Strauch Carrof eta Xavier Daguerre.
  • Kabana: Benat Etxegoinberri.
  • Kauterak: Antton Negueloua, Petti Iratzabal eta Michel Jarragoien.
  • Belagileak: Clea Berrogain, Maiana Etxhegoinberri, Thérèse Moustrou, Maider Barreix eta Mailis Larragnegui.
  • Bedeziak: Mathieu eta Benoit Chimix.
  • Dantza maisua: Peio Bedekaratz.

Informazioa

2018-12-09_Urdinarbe-mustraka_EV-0391
Urdiñarbeko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.