Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako dantzen inguruko hitzaldia Baionan

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzen inguruko hitzaldia Baionan

2018/12/14 08:00
Zuberoako dantzen inguruko hitzaldia Baionan

1930eko maskaradak. Argazkia: Aitzina pika... liburutik jasoa

Zuberoako dantzen historia eta bilakaeran aditu diren sei hizlarik parte hartuko dute abenduaren 16an Baionan egingo den hitzaldian: Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Duvert, Mixel Etxekopar, Jon Iruretagoiena, Xabier Itzaina eta Jean-Claude Larronde. Bedaxagarrek argitaratu berri duen Aitzina Pika... Züberoako jauzien, soinügileen eta dantzarien üngurüan... liburuan parte hartu dute denek eta lan horretan jorratu dituzten gaiak izango dituzte mintzagai Baionako Euskal Museoan burutuko den hitzaldian.

Hitzaldia: Aitzina Pika, xiberutar dantza eta kantua argiztapenean

  • Hizlariak: Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Duvert, Mixel Etxekopar, Jon Iruretagoiena, Xabier Itzaina eta Jean-Claude Larronde
  • Abenduak 16, igandea, 14:30.
  • Baionako Euskal Museoa
  • Euskal Museoaren adiskide eta Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan.

Aitzina pika hitzaldia Baionan 2018

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.