Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Urbeltzen Dantza Ganbarak 20 urte bete ditu

2018/11/07

Duela hogei urte hasi ziren Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Urbeltz plazako dantzak herritartzea helburu duen Dantza Ganbara ekimenarekin. 1998ko urriaren 20an, Bilboko Kafe Antzokia dantzarako plaza bihurtu zuten, eta hala jarraitu dute, hilero-hilero hogei ur...

Gehiago irakurri

Josu Goia, Berako dantza eta kultura dinamizatzaile nekaezina hil da

2018/11/06

Dantzaria, musikaria, abeslaria, idazlea, eskultorea, politikaria... Dantzan, kulturan eta herrigintzan, orokorrean, dinamizatzaile nekaezina izan da Goia.  Azaroaren 3an hil da Josu Goia Etxeberria (Bera, 1947). Herriko dantza taldean aritu zen gaztetan eta gerora ere irten izan da plazara ...

Gehiago irakurri

Euskal Hitzorduak jaialdia martxan da Biarritzen

2018/11/05

Kukai, Bilaka, Aukeran, Pier Pol Bertzaitz, Maritzuli, So.k eta Kautere balet-en ikuskizunak izango dira aste honetan Biarritzen. Pasa den asteburutik, datorrenera bitartean, dantza ikuskizunak, hitzaldiak eta erakusketak ikusgai dira Biarritzen,  Euskal Hitzorduak jaialdiaren baitan. Iparraldek...

Gehiago irakurri

Juan Inazio Iztuetaren "zurikeria" biluzi du Urbeltzek

2018/10/23

Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua argitaratu berri du Juan Antonio Urbeltz Navarrok (Iruñea, 1940). Azken lan honetan, Urbeltzek, Juan Inazio Iztuetaren nortasuna eta 1824an argitaratu zuen Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua ditu aztergai; liburua bere osotasunean Izt...

Gehiago irakurri

Aiziritze 1989, kabalkadako eta prestaketako dantza irudiak

2018/10/19

Amikuzeko (Nafarroa Beherea) hainbat dantzari heldu, Mañe Elgart dantza-maisua tarteko, dantzan ageri zaizkigu sarrera honetan jaso ditugun hogeita bi bideoetan. Dantza-jauziak dantzatzen ari dira bideo gehienetan, estilo eta nortasun propioan. Galtxetaburu soinuarekin eta Henry Uhaldebord ataba...

Gehiago irakurri

Urriaren 17tik 28ra izango da Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia

2018/10/16

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten...

Gehiago irakurri

Txistularien eta inauterien inguruko lanak Soinuberri aldizkari berrian

2018/10/11

Txistularien eta inauterien inguruko jardunaldietan aurkeztutako lanak jaso dituzte Soinuberri Herri Musika Bilduma aldizkari berrian .  Sareratutako aldizkari berrian  Herri Musikaren Txokoak 2009an eta 2010ean Oiartzunen antolatutako jardunaldietako edukiak jaso dira, baita Aragoi...

Gehiago irakurri

40. Mutxikoaren Eguna, Betti Beteluk hasitakoak badu segida

2018/10/10

Igande honetan Arrangoitzen, 40. Mutxikoaren Eguna ospatuko da; Betti Betelu, Mutxikoaren Egunaren sortzaileetakoa eta Lapurdiko dantza tradizionalaren berpiztearen aktore nagusietakoa omenduko dute. 1979an Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen lehenengo aldiz Mutxikoen Eguna. Leheneng...

Gehiago irakurri

40. Mutxiko Eguna, Betti Beteluri omenaldia eta kabalkadak izango dira Herri Uztan

2018/10/08

Herri Uzta festibala antolatu du urriaren 11tik 14ra Herri Soinu elkarteak, H ats Berri eta Errobiko Kaskarotak elkarteen laguntzarekin. Aurtengoan nabarmentzekoa da, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuta, ...

Gehiago irakurri

Gorputza protagonista den dantza zikloa irailetik azarora Bilboko La Fundicionen

2018/09/27

Besteak beste, Jérôme Bel, Cesc Gelabert, Olga Pericet, Mumusic Circus konapinia, La Otra Danza-Asun Noales konpainia eta Marta Carrasco izango dira Bilbon. Dantzaldian ohikoa dena moduan, zineak ere hartuko du lekua. Aurten, EHUko ikus-entzunezko komunikazio departamentuaren kolaborazioarekin, Z...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com