Herri dantza-gidarien formakuntzarako ikastaroa
- Otsailak 9: 1. tailerra: 10:30etatik 12:30etara Soinuenea Fundazioan.
Dokumentuaren akzioak
Larunbat honetan hasiko da Soinuenea fundazioak, Patxi Perezen gidaritzapean, antolatu duen dantza-gidari ikastaroa. Antolatzaileek azaldu digutenez behar edo falta batetik sortu da formazio hauek antolatzeko ideia, "Erromeriak antolatzen hasi eta dantzaldi horiek gidatzeko pertsonak falta zitzaizkigun". Hori horrela, erromeriak gidatzeko jende gehiago formatzeko ideia bururatu zaie.
Maiatza bitartean, hiru larunbatetan izango dira saioak, Patxi Perez arituko da irakasle lanetan, "mota honetako dantzaldietan daukan esperientzia ikusita, formazioa emateko pertsona egokia bera iruditu zaigu".
Hiru prestakuntza-tailerren ondoren, emanaldi-tailerrarekin amaituko da formazioa maiatzaren 25ean, Patxi & konpania-aren emanaldiarekin hain zuzen ere. Horrela, ikasleek ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.
*Izena emateko idatzi mezu bat helbide honetara: artxiboa@soinuenea.eus
Dokumentuaren akzioak