Dokumentuaren akzioak
Martxan da "Faktoria" dantza eskola internazionala
Laida Aldazek, Marta Coronadok eta Carmen Larrazek La Faktoria Choreographic Center zentro koreografiko internazionala ireki berri dute Iruñean. Pasa den urtarrilaren 7tik hainbat nazionalitateko 23 ikasle ari dira lanean. La Faktoriak urtebeteko dantza garaikideko formakuntza trinkoa eskaintzen du, egungo dantza garaikideko profesional erreferenteek gidatutako saioekin. Urtebeteko prestakuntzak aurreikusten badira ere, martxan den lehenengo programa sei hilabetekoa izango da, 2019ko urtarriletik ekainera bitartekoa.
Zuzendariek uste dute erkidego batek gizarte arloan garatu nahi badu ezinbestekoa dela kultura eta artea garatzea, "Horregatik, Nafarroatik kalitateko arte-prestakuntza bat eman nahi dugu, ikuspegi profesional batekin. La Faktoriak dantza ardatz izanen duen sormen garaikidea piztuko duen plataforma izan nahi du".
La Faktoriaren ardatzak dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak dira; diziplina horiekin lotutako sorkuntza, ikerketa eta heziketa eskaintzen ditu. Arlo profesionalean dantzan eta aukera anitzeko koreografian jardun nahi duten 18 urtetik gorako ikasleei zuzendutako zentroa da.
Lehenengo asteetan Laura Aris eta Alix Eynaudi-en saioak jaso dituzte ikasleek. Egun hauetan Carmen Larrazekin ari dira lanean; jarraian Laida Aldaz, Jose Agudo, Judith Sanchez, Isael Mata, Marta Coronado eta Martin Nachbar-en klaseak izango dituzte; Roberto Magro-ren formazioarekin amaituko dute aurtengo ikasturtea.
Irakasleen programa
- urtarrilaren 7tik 18ra, Laura Aris. Partnering work / Ultima Vez vocabulary
- urtarrilaren 21etik 25era, Alix Eynaudi. Friends in action
- otsailaren 11tik 14ra eta maiatzaren 6tik 10era, Laida Aldaz. Transformative Floorwork & partnering Site Specific, City in Creation
- otsailaren 18tik martxoaren 1era, José Agudo. Attack Release – Flamenco Roots
- martxoaren 25etik apirilaren 5era, Isael Mata. Flying in to the gravity skills
- apirilaren 22tik maiatzaren 3ra, Marta Coronado. Tec. Releaseb Tools for a thinking body composition
- maiatzaren 27tik ekainaren 28ra, Roberto Magro. Creación de una Obra
Informazioa: La Faktoria Choreographic Center
Dokumentuaren akzioak