Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Migel Angel Sagaseta omenduko du Euskal Herriko txistulari elkarteak

2018/09/11

Omenaldia eskainiko dio Euskal Herriko txistulari elkarteak Migel Angel Sagaseta Aristegiri (Ituren, 1941) irailaren 15ean Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskainiko zaizkio Urdiaingo txistulariari. Jean Mixel Bedaxagar,...

Gehiago irakurri

Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira Basaurin

2018/09/10

Irailaren 14tik 16ra Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira Basaurin. Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira beren herriko dantzak erakusten. Azken 40 urteetan lehenengoz ikusi ahal izango ditugu Basaurin Villabuena herriko dantzak bertako ga...

Gehiago irakurri

Malandain balletak 20 urte ospatuko ditu Maitaldia jaialdian

2018/09/07

Biarritz osora hedatuko da dantza irailaren 7tik 16ra Maitaldia jaialdiari esker. Lapurdiko kostaldeko herriko hondartzan, kasinoan, Bellevue plazan… dantza ardatz duten hainbat ikuskizun, entsegu, erakusketa, ikastaro edota hitzaldi izango dira. Aurtengo jaialdia berezia izango da Malandain ball...

Gehiago irakurri

Arantza Goikoetxearen panderoa gelditu da

2018/09/06

Gelditu egin da, baina ez da isildu, haren triki-triki soinua eta bere eztarriko doinuak entzun baitaitezke oraindik. 91 urterekin zendu da Arantza Goikoetxea Uriarte, Zeanurin jaio eta hazi, eta Eibarren bizi izan zen panderojole eta kantaria.  1952ko abuztuan gizon amerikar handi bat iritsi z...

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenean

2018/09/06

Eusko Ikaskuntzaren lehenengo kongresuan mutil-dantzak eman zirela gogoratzeko, irailaren 9an Elizondon festa eguna izango dute. Baztango udalak bertako dantzariak bidali zituen Oñatira Eusko ikaskuntzaren I. kongresuan eta mutil-dantzen erakustaldia egin zuten, Antonio Elizalde txistuarekin eta ...

Gehiago irakurri

Euskal Herrian dira Gaztemundu programaren bidez euskal dantzak ikastera etorri diren amerikar dantzariak

2018/09/03

Gasteizen dira dagoeneko, bere lehen eskola jasotzen Gaztemundu programako aurtengo parte hartzeaileak. Irailaren 1etik 16ra gure artean izango ditugu Argentinako euskal etxeetatik etorri diren 19 eta 30 urte bitarteko hamabost argentinar. Gaztemundu programari esker aurtengoan,  2002an eta 2014...

Gehiago irakurri

"Dantza" Donostiako Zinemaldiko hogei euskal produkzioen artean

2018/08/31

Gaur aurkeztu dituzte aurtengo Donostiako Zinemaldian izango diren euskal produkzioak, eta horien artean izango da Telmo Esnalen Dantza filma. Joan den uztailean jakinarazi moduan , sail ofizialean emango dute zuzendari zarauztarrak Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin eta euskal dantzaren inguru...

Gehiago irakurri

Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak

2018/07/27

San Sanferminetako bestondoa pasata , Baionak hartu du hiriburuetako festen lekukoa . Behin martxa hartuta festak eta dantzak ez du etenik izango abuztu bukaerara arte . Baiona , Gasteiz , Do...

Gehiago irakurri

EITB "DantzanGo" programarako dantza talde bila dabil

2018/07/23

ETB1, irailean estreinatuko den "DantzanGo!" izeneko dantza lehiaketarako partaide bila dabil. Iraila eta urria bitartean grabatuko dira saioak; orain diziplina ezberdinetako dantza taldeak bilatzen ari dira programan parte hartzeko.  Edozein estilotan dantza egiten duten taldeei egin die deia ...

Gehiago irakurri

Telmo Esnalen "Dantza" pelikula Donostiako Zinemaldiaren Sekzio ofizialean aurkeztuko da

2018/07/20

Sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da Telmo Esnalen Dantza filma Zinemaldian. Zine akademiak, Madrilen, jakinarazi berri du Donostiako zinemaldirako hautatutako filmen zerrenda. Tartean da, Telmo Esnal zinemagileak, Koldobika Jauregi artista plastikoarekin eta Juan Antonio Urbelt...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com