Dokumentuaren akzioak
Jose Jabier Abasolo "Tiliño"ren dantza-kontuak
Durangaldeko dantzen eta orokorrean folklorearen ekintzalea, bultzatzailea eta akuilua da Jose Jabier Abasolo "Tiliño" (Iurreta, 1946). Dantzarekin eta musikarekin batera beste hainbat eremutan ere aritu da, herriko hainbat mugimendu eta ekitalderen antolaketa lanetan. Kontu asko ditu Abasolok kontatzeko, eta bere hainbat konturen berri jaso nahi izan ditu Durango 1936 Kultur Elkarteak. Iurretako dantzaria izanik, Mikel Deuna, Gerediago, Euskal Dantzarien Biltzarra, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra eta abarreko elkarteetan jardundakoa izanik, bere oroitzapen asko eta asko dantza munduarin lotuak dira. Horiek jasotzen dituzten pasarteak bildu ditugu sarrera honetan. Besteak beste dantza molde, janzkera eta doinu zaharren berreskurapenez, dantzan nola hasi zen, edota musika kontuak aipatzen dituen Tiliñoren dantza-kontuak:
Zelan berreskuratu zituzten dantza molde, janzkera eta doinu zaharrak
Gazterik hasi Iurretako dantzari taldean
Dantzak berreskuratzeko ikerketak: gorulariak, arkudantzak, domingilloa
Durangoko aratusteei buruzko ikerketak
Trikitixa munduan ikertzale eta sustatzaile: Iurretako omenaldiak
Dultzaineroak: Durangon egiten ziren Pradera dultzainak
Pasarte guztiak: Jose Jabier Abasolo Uribe "Tiliño" (Durango 1936 Kultur Elkarteak)
Dokumentuaren akzioak