Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko 21 talde izango dira Hernaniko XXIV. Dantzari Festan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 21 talde izango dira Hernaniko XXIV. Dantzari Festan

2019/04/01 08:15
Euskal Herriko 21 talde izango dira Hernaniko XXIV. Dantzari Festan

Hernaniko dantzari festa. Argazkia: Hernaniko San Joan konpartsa

Hernaniko San Joan konpartsak antolatzen duen Dantzari Festan Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdiko hogeita bat talde elkartuko dira. Aurtengoa hogeita laugarren Dantzari Festa izango da eta apirilaren 6tik 13ra dantza ekitaldiak, erakusketak edota hitzaldiak antolatu dituzte. Lehenengo asteburuan dantzariz beteko dira Hernaniko kaleak; apirilaren 6an dantzari txikien topaketa izango da eta hurrengo egunean helduena. Astelehenetik ostiralera Euskal Janzkien erakusketa izango da ikusgai Biteri Kultur Etxean eta apirilaren 11n baserritarren eta kalekumeen janzkerari buruzko hitzaldia eskainiko du Ramon Garciak. Apirilaren 13an, larunbatean, Jaiki hadi taldearen erromeriarekin amaituko da dantzaz betetako astea Hernanin.

Egitaraua

Apirilak 6 larunbata

  • 17:00 Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan (Euria egingo balu Atsegindegin). Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskola eta irrintzilariak. Begiraleak, Egape, Ereintza, Eskola, Haurtzaro,  Trebeska eta Ttarla dantza taldeak. Hasieran denek batera dantzatuko dute agurra eta bukeran fandango eta arin-arina.

Apirilak 7 igandea

  • 10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar eta dantza ekitaldiak Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (Euria egingo balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusian). Partaideak:
  • 13:15 Dantza talde guztiek agintariena, agurra, muxikoak, fandango eta arin-arina eta larrain-dantza dantzatuko dituzte Gudarien Plazan.
  • 14:30 Bazkaria dantzari eta soinujoleentzat.
  • Ondoren, erromeria.

Parte hartuko duten taldeak:

• Ostargi (Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa)
• Hernaniko Musika Eskola
• Ttarla dantza taldea (Hernani)
• Ikasberri dantza taldea (Azpeitia)
• Ereintza dantza taldea (Errenteria)
• Eskola dantza taldea (Donostia)
• Ibarla Meaka dantza taldea (Irun)
• Goizaldi dantza taldea (Donostia)
• Kemen dantza taldea (Irun)
• Olarri dantza taldea (Oiartzun)
• Herri Dantzazaleak (Lezo)
• Trebeska dantza taldea (Donostiak)
• Adurtza dantza taldea (Gasteiz)
• Eusko Lorak dantza taldea (Sestao)
• Arriskugarri dantza taldea (Sestao)
• Baztandarrak dantza taldea (Elizondo)
• Ortzadar dantza taldea (Iruñea)
• Rocamador dantza taldea (Zangotza)
• Begiraleak dantza taldea (Donibane Lohizune)
• Oldarra dantza taldea (Miarritze)
• Mutxiko elkartea (Hendaia)

Apirilak 8, 9, 10, 11, 12 astelehenetik ostiralera

  • 17:00-20:00 Euskal Janzkien erakusketa Biteri Kultur Etxean. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilak 11 osteguna

  • 19:00 Hitzaldia Biteri Kultur Etxean Biteri Kultur Etxean. Gaia: Baserritarren eta kalekumeen janzkerak (XIX. eta XX. mendekoak). Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea).

Apirilak 13 larunbata

  • 18:30 Erromeria Jaiki hadi taldearekin Plaza Berrin (Euria egingo balu Atsegindegin).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.