Dokumentuaren akzioak
Lezon ospatuko da 2019ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
Dantzan
2019/04/24 12:25
Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak iragarri du aurtengo Euskal Herriko Dantzari Eguna Lezon ospatuko dela 2019. urteko urriaren 5ean, larunbatean. Dantza taldeei deia luzatu die bertan parte hartzeko eta izena emateko formularioa eskuragarri dago EDBren webgunean. Urtero Euskal Herriko herri edo hiri bat aukeratzen da jaialdia egiteko eta 2019an Gipuzkoan, Lezon hain zuzen ere izango da.
Hona hemen Euskal Herriko Dantzari Egunaren urtez urteko ibilbidea:
- 1967 Biarritz - Lapurdi
- 1970 Zarautz - Gipuzkoa
- 1971 Donostia - Gipuzkoa
- 1972 Gasteiz - Araba
- 1973 Donibane Lohizune - Lapurdi
- 1974 Donostia - Gipuzkoa
- 1975 Donibane Lohizune - Lapurdi
- 1976 Donibane Lohizune - Lapurdi
- 1977 Donibane Lohizune - Lapurdi
- 1978 Iruña - Nafarroa
- 1979 Bilbo - Bizkaia
- 1980 Baiona - Lapurdi
- 1981 Gasteiz - Araba
- 1982 Donostia - Gipuzkoa
- 1983 Legazpi - Gipuzkoa
- 1984 Iruña - Nafarroa
- 1985 Gasteiz - Araba
- 1986 Gernika - Bizkaia
- 1987 Donibane Lohizune - Lapurdi
- 1988 Gasteiz- Araba
- 1990 Zarautz - Gipuzkoa
- 1991 Zangotza - Nafarroa
- 1992 Maule-Lextarre - Zuberoa
- 1993 Getxo - Uribe kosta - Bizkaia
- 1994 Llodio-Laudio - Araba
- 1995 Oñati - Gipuzkoa
- 1996 Hendaia - Lapurdi
- 1998 Sopuerta - Bizkaia
- 1999 Llodio-Laudio - Araba
- 2000 Donostia - Gipuzkoa
- 2003 Iruña - Nafarroa
- 2005 Hasparren - Lapurdi
- 2006 Barakaldo - Bizkaia
- 2007 Gasteiz - Araba
- 2008 Irun - Gipuzkoa
- 2009 Atarrabia - Nafarroa
- 2010 Baiona - Lapurdi
- 2011 Erandio - Bizkaia
- 2012 Gasteiz - Araba
- 2014 Oiartzun - Gipuzkoa
- 2015 Berriozar - Nafarroa
- 2016 Baiona - Lapurdi
- 2017 Barakaldo - Bizkaia
- 2018 Gasteiz - Araba
Dokumentuaren akzioak