Dokumentuaren akzioak
Karin Fouz dantzariak jasoko du Gipuzkoako Dantza Saria
Aurtengo Gipuzkoako Dantza Saria Karin Fouz dantzari donostiarrari emango diote. Sari banaketa 27an izango da, 18.00etan, Donostiako udaletxean. Hurrengo egunean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunei itxiera emateko Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak gala antolatu du, Victoria Eugenian 19:30ean. Bertan izango da dantzan Karin Fouzm aurtengo omendua. Beste hainbat gonbidatu ere izango dira oholtzan: Jon Vallejo (2010ean Dantza Saria eskuratu zuena), Susana Santoro, Rina Kanehara, Aitor Arrieta, Sharon Lavy klake konpainia edota Dantzaz Konpainia.
Karin Fouzek Anaiak Egia eskolan hasi zituen dantza ikasketak, 1993. urtetik 2002. urtera arte dantza eskola horretan aritu zen, Ondoren Zaragozako Estudio de Danza María de Ávila-n eta Londresko Pineapple Dance Studio-n jarraitu zituen ikasketak. Profesional ibilbidean, besteak beste, Irlandako Balletean, Bartzelonako David Campos-en eta Mallorkako Ballet Pasodos Dance Company-n aritu da dantzan.
Apirilaren 28ko galan "Nie plakze nie" dantzatuko du Karin Fouzek Dantzaz konpainiako Agustin Martinezekin. Jon Vallejo, Dresdengo Semperoper Ballett-eko dantzari nagusia ere oholtzaratuko da, bigarren aldiz hartuko du parte Dantzaren Nazioarteko Eguneko galan. "Come again" soloa eta "Vertigo Maze" pas à deuxa dantzatuko ditu Susana Santore, Dresdengo Senperoper Ballett-eko partenairearekin.
Egitaraua
- 1. partea: "Enyorança", "Études", 4 Temperamentos "Sanguíneo", "Babanabanako", "Come again", "Esmeralda".
- 2. partea: "Trología", "La Sylphide", "Los esclacos felices", "Nie Placze Nie", "Vertigo Maze".
Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIII. galarako sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean daude salgai , 20, 15 eta 8 euroan.
Dokumentuaren akzioak