Orain arteko ekarpenak
Gorka Garitano Antzuolako dantza taldeko arima hil da
2020/05/29

Antzuolako Oinarin dantza taldeko ardatzetako bat, Gorka Garitano Arregi, hil da. Herenegun hil zen 50 urterekin bihotzekoak emanda.
Umetatik atzora arte ibili da Antzuolako dantza taldean. Sei urte zituela hasi zen dantzan gaztetxoen taldean. Gerbasio Legorburu, taldearen sortzaileetakoa eta An...
Saray Garzia: "Oholtzan sortzen den energia hori zuzenean bizitzea da polita"
2020/05/27

Duela ia hamar urte joan zen Saray Garzia (Eibar, 1989) Madrilera dantza ikasketak egitera. Han bost urtetako dantza garaikideko formakuntza jaso eta gero bere kontura hainbat klase hartzen jarraitu zuen. Denetariko lanak egin ditu: bideoklipak, iragarkiak, ekitaldiak... Lantxo horiez gain hainbat ...
Jon Maia: “Gauekoak izan daiteke konfinamendu baten kronika”
2020/05/26

Jon Maia dantzari eta koreografoak Gauekoak ikuskizunaren sorkuntza prozesua aurkeztu du Gipuzkoako Dantzaguneko ikasgela birtualeko sortzaileen leihoan. Konfinamenduak nola eragin dion eta aurrera begirako helburuak eta asmoak ere azaldu ditu. Arkaitz Miner musikariarekin eta Xabi Bandini abes...
"Tradizioak ematen dizkigun lanabesei heldu nahi diegu sokak eten ez daitezen"
2020/05/21

Loinatz jaien atarian azken entseguekin beharko lukete Beasaien, baina aurtengoan festak bertan behera gelditu dira. Horrekin batera baita Loinatz jaietako dantzen ohiko formatua ere, baina beste modu batera bada ere, dantzatuko dutela azaldu digute Izaskun Salazar eta Mikel Sarriegi Aurtzaka dantz...
Irekita dago Dantzertirako sarbide probetarako izen-ematea
2020/05/19

Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleek izena eman ahal izango dute Dantzertin maiatzaren 11tik 26ra. Izena eman nahi duten hautagaiek on-line egin beharko dute. Goi mailako dantza ikasketak, gradu baten parekoak eta lau urteko iraupena dutenak eskaintzen ditu Dantzertik Bilb...
Hondarribia Dantzanek uhinetara egingo du salto
2020/05/18

Bizi dugun egoera berezia dela eta aurtengo Hondarribia Dantzan ekimena formatuz aldatu dute. Uhinetara salto egin eta sare sozialen bidez hainbat ekintza antolatu dituzte. Kemen dantza taldeak urtero maiatzean astebeteko programa antolatzen du Hondarribiko udalaren laguntzarekin; hitzaldiak, ikas...
Leire Pagonabarraga: “Benetako aldaketa plazan egiten da”
2020/05/15

Gaur San Trokaz eguna ospatu ohi da Abadiñon eta bertako dantzariek urteko emanaldi garrantzitsuetakoa egiten dute. Leire Pagonabarraga (Abadiño, 1990) Abadiñoko Talde Batuak dantza taldeko dantzaria eta haurren irakaslea da. Aurtengo festetan ez dute dantzarik egingo, baina Abadiñon dantzak ez...
Gregorio Urionaguena eta Pedro Maria Lezameta dantzari geldiezinak hil dira
2020/05/13

Maiatzaren 12ak bi dantzari bizkaitar nekaezin eraman ditu, Gregorio Urionaguena Aitxu (Abadiño, 1917) eta Pedro Maria Lezameta Peto (Basauri, 1945) hil dira.
Lezameta Edurre dantza taldean hasi zen dantzan 1957. urtean. Taldearen sorkuntzatik gaur arte dantzari eta euskal folkloreari lotuta ...
Patxi Laborda: "Pilota etorri zaigu eta ahal dugun moduan erantzuten ari gara"
2020/05/13

Eguneko klasea prestatzen harrapatu dugu Patxi Laborda (Iruñea, 1967) . Hogeita zortzi saio eskaini ditu gaur arte itxialdian zehar. Orain dela hamalau urtetik Bilbao Musikan irakasle aritzen da helduei dantza klaseak ematen eta azken asteetan guztiz aldatu behar izan du dinamika. Esko...
“Erabaki gogorra, baina gauzak gaizki egiteko hobeto da ez egitea”
2020/05/11

Oñatz dantza taldearen zutoinetako bi dira Jesus Irizar Txutxin eta Maite Irizar aita-alabak. Pasioz eta oso barrutik bizi dituzte Oñatz dantza taldearen gora-beherak, Korpus jaiak, eta euskal dantzari buruzko guztiak. Aurtengo urtea data garrantzitsua da taldearentzat, 50. urteurrena ospatzeko p...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.