Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

Dokumentuaren akzioak

Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

2021/07/12 08:50
Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

Barkoxeko maskaradak, Barkoxe, 2020-01-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du maskaradak ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten maskaradak Zuberoan. Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita, maskaradak emango dituzte udan zehar. 2020ko urrian iragarri zuten, baldintzak betetzen baziren, Barkoxeko eta Atharratze-Alozeko herritarrek antolatuko zituztela 2021eko maskaradak. Aurtengoan asmoa zen bi maskarada prestatzekoa, herri bakoitzak berea. COVID-19a dela eta ohiko inauterietako datetan ezin izan dira aurrera eraman, baina Barkoxtarrek udan eta osasun neurrietara egokituta, maskaradak ospatzeko aukera ikusi dute. Horretarako, hogeita hamar bat laguneko taldea osatu dute barkoxtarrek.

Uztailaren 31n izango da lehen saioa Barkoxen bertan, eta aurreikusten dute abuztuan hainbat emanaldi egingo dituztela. Ximun Pinque barkoxtarrak eman du aurtengo udako maskaraden berri XIberoko Botzan. Azaltzen du ez dituztela, neguan bezala, 12-15 maskarada saio antolatuko, gutxiago izango direla, eta oraindik egutegia gutiz finkatu gabe dutela.

Ez da lehen aldia Barkoxek udan ematen dituela maskaradak. 1979an bi maskarada izan ziren: negu garaian Altzürükük emanak eta udan Barkoxek. Izan ere, maskaradakarien taldea osatzeko errugbian ari ziren gazteen beharra izan zuten. Ohiko datetan txapelketa jokatzen ari baitziren, eta, beraz, maskaradak jokatu ahal izan ez zituztenez, abuztura atzeratu zituzten urte hartako Barkoxeko maskaradak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.