Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/07/15 07:30
Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Irlandako taldea 2019ko Portugaleteko Folklore Jaialdian. Argazkia: Hasier Bastida Hurtado

Irlanda, Polonia, Peru, Senegal eta Euskal Herriko dantza taldeen emanaldiak izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurreko urtean ezin izan zen jaialdirik ospatu pandemia zela eta; data bat baino gehiago finkatu zituzten, baina azkenean dena bertan behera gelditu zen. Aurten, 46. edizioa, pandemiak mugatutakoa izango bada ere munduko dantzak oholtzan ikusteko aukera izango da berriro ere. Portugaleten ez ezik jaialdia Euskal Herriko hainbat herritara zabalduko da.

Portugaleteko emanaldietarako toki kopurua mugatua izango da eta osasun neurri guztiak bete beharko dira. Sarrerak dohainik dira, baina erreserbatu egin behar dira Gral.Castaños–Carlos VII Kantoian dagoen jaialdiaren informazio bulegoan. Uztailaren 9tik 19ra 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Lau egunetarako eserlekuak ere erreserba daitezke 12 eurotan.

Uztailaren 19ko ikuskizuna zuzenean emitituko da EITBn, eta gainerakoak streaming bidez zabalduko dira Elai Alairen Youtube kanalean.

Portugaleteko 46. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 19, 21:30ean: Jaialdiaren inaugurazioa, talde guztien emanaldia La Canilla ibiltokian.
  • Uztailak 20, 21:30ean: Peruko eta Irlandako taldeen emanaldiak La Canilla ibiltokian.
  • Uztailak 21, 21:30ean: Poloniako eta Senegalgo taldeen emanaldiak La Canilla ibiltokian.
  • Uztailak 22, 21:30ean Irlandako taldearen eta Elai Alairen emanaldiak La Canilla ibiltokian.

Taldeak

Jaialdia herriz herri

Uztailak 17

  • Getxo: Irlandako taldea 19:00etan Musikabarrin.

Uztailak 18

  • Getxo: Senegalgo taldea 19:00etan Musikabarrin.

Uztailak 20

  • Galdakao: Poloniako eta Senegalgo taldeak 20:00etan udaletxeko plazan.

Uztailak 21

  • Galdakao: Irlandako eta Peruko taldeak 20:00etan udaletxeko plazan.

Uztailak 22

  • Alonsotegi: Poloniako taldea 19:00etan udaletxeko plazan.
  • Usansolo: Peruko taldea 20:00etan Unkina kiroldegian.

Uztailak 23

  • Berriz: Poloniako taldea 19:00etan Olakueta frontoian.
  • Elgoibar: Irlandako taldea 19:00etan Maala parkean.
  • Sopela: Peruko taldea 20:00etan Urgitxeita plazan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.