Dokumentuaren akzioak
Okzitania, Tahiti eta Euskal Herriko dantzak Gau Argi festibalean
Haurrek dantzatutako munduko dantzak izango dira protagonista Kanbo, Itsasu eta Ezpeletan asteburu honetan. Uztailaren 16tik 18ra ospatuko da Gau Argi festibala, eta aurtengoan Charente (Okzitania), Tahiti eta Euskal Herriko dantzen erakustaldiak izango dira.
Pandemia dela eta zailtasunak izan dira nazioarteko taldeak ekartzeko; beraz, Okzitania eta Lapurdiko taldeak arituko dira oholtzan, tartean, egoitza Angelun duen tahitiar dantzen elkartea. Dantzari talde horiek munduko eta Euskal Herriko tokiko dantzez gain, dantza klasikoko eta jazz-eko erakustaldiak ere egingo dituzte. Dantzez gain, batukada talde bat ere arituko da. Publikoak munduko dantzez gozatzeko aukera izango du asteburuan, baina jaialdiaren helburu nagusia kulturartekotasuna bultzatzea da. Hainbat kulturetako haurren arteko harremanak bultzatu nahi dira dantzaren bidez.
Ostiralean hasiko da jaialdia Kanbon, goizeko 10:00etako desfilearekin, eta inaugurazio ekitaldia 21:00etan izango da Ezpeletan. Larunbat goizean, Itsasuko kaleak alaituko dituzte dantzari gaztetxoek, eta iluntzeko 20:30ean folk dantzaldia izango da Ezpeletan. Amaitzeko, igandean, itxiera ekitaldia egingo dute 17:30ean eta 20:00etan talde guztien emanaldiarekin bukatuko da jaialdia.
Ikuskizunetarako sarrerak aurrez erreserbatu behar dira 06 99 68 05 47 telefonoan. Helduak 12 eurotan eta haur, langabetu eta ikasleak 7eurotan.
Egitaraua
Uztailak 16
- 10:00 Desfilea Kanbon.
- 21:00 Inaugurazio ikuskizuna Gazteluaren atzean muntatutako antzoki naturalean.
Uztailak 17
- 10:00 Kale animazioa Itsasun.
- 18:00 Ezpeletako kaleak animatuko dituzte dantzariek.
- 20:30 Folk dantzaldia
Uztaialk 18
- 17:30 Itxiera ikuskizuna Ezpeletan.
- 20:20 Dantzaldia Ezpeletan.
Taldeak
Lo Gerbo Baudo (Confolens, Okzitania)
Vahine Ori Tahiti (Angelu)
Colombeseko batukada
Temps Danciel eskola (Ziburu)
Ezpela dantza taldea (Ezpeleta)
Zazpiak bat (Sara)
Burgaintzi dantza taldea (Donapaleu)
Ataitze dantza taldea (Itsasu)
Informazioa: Gaur Argi festibala
Dokumentuaren akzioak