Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantzaren Nazioarteko Eguna: dantza han eta hemen

2010/04/28

Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna eta ohi denez dantza ekitaldiak, emanaldiak, dantzaldiak, hitzaldiak, ikuskizunak, eta abarrekoak antolatzen dira han eta hemen. Hona hemen horietako batzuk:

Gehiago irakurri

Matt Harding, Bizkaia dubidubi eta Dancing in the Basque Country

2010/04/26

Matt Harding-en arrakasta hainbat lagun eraman ditu bere eredua kopiatzera, batzuk bidaiatzearen aitzakian, eta beste batzuk beren herria ezagutzera emateko. Olatz-ek Bizkaia ezagutzera eman nahi izan zuen modu horretara eta orain Iñakik Euskal Herriko txoko desberdinak erakutsi nahi ditu, dantza xelebrearen bidez.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010 Baionan

2010/04/26

Datorren maiatzaren 2an ospatuko da Baionan Euskal Herriko Dantzari Eguna. Euskal Dantzarien Biltzarrak prestatu duen egitarauan hiru egunez, apirilaren 30ean, maiatzaren 1 eta 2an izango dira ekitaldiak. Hona 2010eko Dantzari Eguneko programa.

Gehiago irakurri

Greziako dantzen ikastaroa Beiren

2010/04/23

Nafarroan, Olite ondoan dagoen Beire herrian eskainiko da Ainara munduko dantzen elkarteak Greziako dantzen inguruan antolatu duen ikastaro hau. Maiatzaren 7tik 9ra izango da ikastaroa, eta Vangelis Dimoudis eta Jarito Jaritonidis izango dira irakasleak.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna 2010 Sondikan maiatzaren 16an

2010/04/22

Bizkaiko Dantzari Eguna maiatzaren 16an ospatuko da, Sondikan, eta dagoeneko Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak prest ditu Bizkaiko dantzarien festako egitarau eta abarrekoak.

Gehiago irakurri

Aurtengo azken maskaradak igande honetan Larrainen

2010/04/21

2010eko azken maskaradak emango dira apirilaren 25ean Larrainen. Urtarrilean hasi zirenetik igandez igande, herriz herri hamalau emanaldi eskaini dituzte Larraineko gazteek zuberoan barrena. Lehen emanaldia bezala, Larrainen bertan eskainiko dute azken saioa.

Gehiago irakurri

Dantza EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

2010/04/21

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Bilbao Arte eta Kultura uda ikastaroetan bi dantza ikastaro izango dira aurten. Batetik, Mal Pelo konpainiako Maria Muñoz-ek eskainiko duen dantza garaikide ikastaroa, eta bestetik, Soka proiektuaren inguruan Pantxika Telleriak emango duena.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna dantzaz beteta dator ohi bezala

2010/04/20

Datorren apirilaren 25ean ospatuko da Baigorrin Nafarroaren Eguna. Dantza osagai garrantzitsua izaten da Nafarroaren Egunean, eta aurten ere hainbat dantza ekitaldi aurreikusi dira: Bera, Fustiñana, Zangotza eta Ibarrako dantza taldeak, dantza-jauziak goiz eta arratsaldez, larrain-dantza e.a.

Gehiago irakurri

Olatu talka dantzaz beteta dator

2010/04/19

Datorren asteburuan, apirilaren 23tik 25era, Olatu Talka izeneko jaialdi berezia ospatuko da Donostian. Jaialdia osatzen duten osagaiak herritarrek proposatu eta bultzatu dituzte, horixe du jaialdiak ezaugarri bereziena. Hainbat dantza ekitaldi izango dira tartean.

Gehiago irakurri

Berriofolk: Berriozarko Folklore Jaialdia

2010/04/16

Datorren maiatzaren 8an, Txori Zuri dantza taldeak antolatuta, Berriofolk II. Folklore Jaialdian ospatuko da Berriozarren. Ibiza eta Gaskuñako taldeek parte hartuko dute jaialdian.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com