Dokumentuaren akzioak
Dantzariei zuzendutako emanaldi berezia egingo du Maritzulik Luhuson
Claude Iruretagoienaren zuzendaritza artistikoarekin, Maritzuli konpainia eta Behobiako Eraiki dantza taldeko berrogei dantzariren parte hartzearekin osatutako ikuskizuna da Aurrez aurre. Ordu bete eta berrogei minutuko iraupena du ikuskizunak eta euskal kulturaren oinarrizko gaietan inspiratua da, euskal dantzaren tradizioa sorkuntza garaikidearekin elkartuz. Aiko taldearen musikak doinu jartzen dio ikuskizunari, musika tradizionalean oinarritutako sorkuntza lanaren bidez.
Datorren ekaianaren 12an, 20:30ean, Luhusoko Harri Xuri dantza-gelan, Maritzuli konpainiak eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatuta, dantza taldeetako dantzariei zuzendutako emanaldi berezia egingo da. Ikuskizunaren oinarriak eta gakoak azalduko ditu, dantza taldeetan parte hartzen duten artista gazteei erakusteko, zentzuz eta historiaz osatutako euskal dantza tradizionalak ikuskizun berriak sortzeko iturri oparoa dela.
Ikuskizunerako sarrera 8 eurokoa izango da eta hamar sarrera erosiz gero bat dohain emango da. Horretarako maiatzaren 28a baino lehen egin beharko dira eskaerak.
Dokumentuaren akzioak