Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribia dantzan 4. jaialdia asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia dantzan 4. jaialdia asteburu honetan

2010/05/27 02:50

Astean zehar larrain-dantzako ikastaroa egiten ari dira Jostaldi pilotalekuan. Ostiralea Karlos Irujo Ortzadar elkarteko ikertzaileak htizaldia eskainiko du Zuloaga Etxean. Larunbatean, Kemen dantza taldeko gaztetxoak aterako dira kalera Talaia, Adaxka eta Eguzkitza taldekoekin batera, eta emanaldiak egingo dituzte herriko kaleetan.

Igandean izango da Hondarribia Dantzan 4. Jaialdiko ekitaldi nagusia. Lizarrako Ibai Ega dantza taldea, Cortes-eko dantzariak, Berako Gure Txokoa dantza taldea eta Berrizko San Lorenzoko dantzariak izango dira Hondarribian, eta eguerdi partean emanaldiak egingo dituzte herriko kaleetan. 12.30etatik aurrera Santa Maria Magdalenako eszenatokian dantzatuko dute denek. Arratsaldean, erromeria izango da zumardian.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.