Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irlanda eta Turkia Lauarin nazioarteko folklore jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Irlanda eta Turkia Lauarin nazioarteko folklore jaialdian

2010/06/01 12:09

Irlandatik Brú na Bóinne taldea eta Turkiatik Folklor Kurumu taldea izango dira 2010eko Lauarin nazioarteko folklore jaialdiko protagonistak. Horiekin batera, jaialdiaren antolaketan parte hartzen duten Donostialdeko hainbat dantza talde arituko dira emanaldietan: Goizaldi, Eskola, Trebeska eta Arkaitz hain zuzen ere.

Emanaldiak

  • Ekainak 24, osteguna. Kalejira Donostiako erdigunean
  • Ekainak 25, ostirala. Jaialdia Konstituzio plazan.
  • Ekainak 26, larunbata. Tallerrak Antiguako merkatuan, Lauarin txikia eta jaialdia Konstituzio plazan.
  • Ekainak 27, igandea. Jaialdian Antiguan.


Egitaraua

Ekainak 24, Osteguna
20:00     Donostia. Erdiguneko kaleetan. Jaialdiari hasiera emateko, atzerritik etorritako taldeek Donostiako erdigunetik desfilatuko dute dantza erakustaldi motzak eginez bertako plazetan.

  • Brú na Bóinne (Balbriggan eta Drogheda - Irlanda)
  • Folklor Kurumu (Estanbul - Turkia)


 
Ekainak 25, Ostirala
20:00 Donostia. Konstituzio Enparantza. Honako taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte, Donostiako dantza taldeekin batera.

  • Goizaldi Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)
  • Brú na Bóinne (Balbriggan eta Drogheda - Irlanda)
  • Trebeska Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)
  • Folklor Kurumu (Estanbul - Turkia)


 
Ekainak 26, Larunbata
11:00 Donostia. Antiguako merkatua. Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek, antolatu dugun dantza tailer baten barruan bere herrialdetako dantzak erakutsiko dituzte. Tailerra irekia izango da eta nahi duen edonork parte hartu dezake.

  • Brú na Bóinne (Balbriggan eta Drogheda - Irlanda)
  • Folklor Kurumu (Estanbul - Turkia)


17:00 Donostia. Bretxa. Lauarin Txikia. Donostia eta inguruko dantza taldeetako umeek, Bretxatik hasita Konstituzio Enparantzaraino desfilean joango dira.
17:30 Donostia. Konstituzio Enparantza. Lauarin Txikia. Donostia eta inguruko dantza taldeetako umeek, beraien dantzak erakutsiko dizkigute Konstituzio Enparantzan.

  • Ttarla Dantza Taldea (Hernani)
  • Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea (Urnieta)
  • Haurtzaro Dantza Taldea (Oiartzun)
  • Koruka Ama Birjinaren Eskola (Donostia)
  • Trebeska Dantza Taldea (Donostia)


20:00 Donostia. Konstituzio Enparantza. Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte, Donostiako dantza taldeekin batera.

  • Folklor Kurumu (Estanbul - Turkia)
  • Koruko Ama Birjinaren Eskola (Donostia - Euskal Herria)
  • Brú na Bóinne (Balbriggan eta Drogheda - Irlanda)
  • Arkaitz Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)


 
Ekainak 28, Igandea
12:00 Donostia. Antiguako kaleak. Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek, desfilea egingo dute Donostiako Antigua auzoko kaleetan zehar
13:00 Donostia. Antiguako Frontoia. Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte, Donostiako taldeekin batera.

  • Antiguotarrak Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)
  • Folklor Kurumu (Estanbul - Turkia)
  • Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariak, dultzainero eta trikitilariak. (Hernani - Euskal Herria)
  • Irrintzi erraldoi konpartsa (Donostia - Euskal Herria)
  • Brú na Bóinne (Balbriggan eta Drogheda - Irlanda)


14:30 Donostia. Antiguako Frontoia. Bazkari Herrikoia. Jaialdian parte hartuko duten taldeekin batera bazkaltzeko aukera daukazu. Jaialdiko giroa bertatik bertara ezagutzeko aukera. Hortarako salgai jarri ditugu bazkari txartelak 10 eurotan. Txartelak eskuratu nahi izanez gero, honako helbidera idatzi: info@lauarin.com, edo eta Antiguotarrak elkartean eskatu. Bazkaria Antiguako honako elkarteek prestatuko dute:

  • Antiguoko Kirol Elkartea
  • Basoetxea Elkartea
  • Istingorra Elkartea
  • Izurun Elkartea


16:00 Donostia. Antiguako Frontoia. Nazioarteko Erromeria. Bertako eta atzerritik etorritako musikariek beraien herrialdetako doinuak joko dituzte. Dantzatzeko aukera ezin egokiagoa.
20:00 Donostia. Antiguako Frontoia. Jaialdiaren bukaera eta partaideei agurra. Hernaniko Musika Eskola Publikoko dultzaineroek "Larrain Dantza" joko dute ekitaldiari amaiera emanez.

Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia: http://www.lauarin.com/

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.