Dokumentuaren akzioak
Dantzaz konpainiaren "Mintzo" berria
Hilde Koch dantzari eta koreografoak bi lan sinatzen ditu Dantzaz konpainiaren ikuskizun berrian. Torque eta Smoke Rings. Jone San Martin-ek berriz Gorputitz pieza sortu du Mintzorako. Konpainia osoa jarriko du dantzan San Martinek. Sophie Antoine Dantzaz konpainiako dantzari izan da orain gutxi arte. Nurenberg-eko balletean kontratua eskuratu du eta bertan da orain, baina berak sortutako Dis-conected koreografiak borobilduko du Mintzo.
Hamar dantzarik osatzen zuten oraintsu arte Dantzaz, baina Sophie Antoinek kontratu profesionala lortu du eta bederatzi dira orain. Ikastaldi berrirako hauta probak egin dituzte dagoeneko eta 157 hautagai aurkeztu dira, Europa osotik etorritakoak.
Dantzaz Konpainia
Mintzo
2010eko ekainak 5, 20:00etanVictoria Eugenia antzokia - Donostia
Dokumentuaren akzioak