Orain arteko ekarpenak
Oinak Arin eta Zirikolatz taldeen hastapenen testigantza
2010/07/26

Beskoitzen eta Senperen dantza taldeen antolaketa eta sustapenean lan handia egindakoa da Henri Duhau, eta Euskal Dantzarien Biltzarraren antolaketan ere parte hartutakoa. Bere ibilbidean ezagututakoaren testigantza jaso du liburu batean Duhauk.
Zaldibarko txistularien eta dantzarien historia liburu batean
2010/07/23

Balendin Lasuen Solozabal-ek Zaldibarko txistularien eta dantzarien historia idatzi du Herriko Kondaira Koadernoak bilduman. Lehen txistulari eta dantzarien datuak, eta XX. mendean izan diren talde desberdinen testigantzak jaso ditu Lasuenek, argazki eta dokumentazioz hornituta.
Dantza sustatzeko diru-laguntzen Jaurlaritzaren deialdia
2010/07/21
Kulturklik-en iragarri dutenez dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren aurtengo diru-laguntzen deialdiak 365.000 euroko diru-poltsa izango du, iazko bera. Deialdiaren atalak berdin jarraitzen dute, eta agindua onartua izan bada ere, ez da oraindik Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu.
Maitaldia 2010, aurrerapen bat iruditan
2010/07/21

Irailaren 10etik 19ra ospatuko da Biarritzen Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdia. Aurten 20 urte betetzen ditu jaialdiak eta ohiko izaera ireki eta zabalari eutsiko dio bere programazioan. Aurtengo programazioaren iragarpena bideo baten bildu dute antolatzaileek.
Ezpata-dantza eta brokel-dantza Añorgan
2010/07/20

Iaz hasitako ohiturarekin jarraituz, Arkaitz Añorgako dantzariak taldeak ezpata-dantza eta brokel-dantza eskaini ditu aurten aure Añorgan uztailaren 16an, karmen egunean. Emanaldiko argazki sorta bat sareratu dugu.
Fustiñanako Paloteadoa abuztuaren 6an ospatuko da
2010/07/20

Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako Paloteadoren ekitaldi berria prestatu du datorren abuztuaren 6rako. Hamabost urteko etenaren ondoren iaz berreskuratu zuten eta aurten ere gogotsu dabiltza prestaketa lanetan Barde-Ribera dantza taldeko kideak.
Tchoukotka eta Uganda Folklore Bizian nazioarteko jaialdian
2010/07/19

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian nazioarteko jaialdia uztailaren 21etik 25era ospatuko da aurten, eta kontraste handik bi talde gonbidatu izango ditu, eskimalen talde bat Siberiatik etorria eta Ugandako talde bat. Galdakao, Usansolo, Sopelana eta Arrigorriagan izango dira emanaldiak datozen egunotan.
Portugaleteko Nazioarteko 26. Folklore Jaialdia
2010/07/18

Gaur, uztailak 18, abiatuko da Portugaleten Nazioarteko 26. Folklore Jaialdia. Brasil, Bulgaria, Buriatia, Chile, Dagestan, India eta Euskadiko folklorea erakutsiko da lehen agerrialdi honetan. Datozen egunotan Euskal Herriko 24 txokotan ikusiko dira Portugaletera etorritako taldeen emanaldiak.
Maskara-da ikuskizuna estreinatuko du Orritz taldeak
2010/07/16

Euskal mitologian oinarrituta, Maskara-da ikusgarria estreinatuko du Irurtzungo Orritz dantza taldeak bihar, uztailaren 17an. Ismael Yagüeren musika darama lanak eta urte hauetan taldeak egindako lana jasotzen duen DVDaren aurrerapena da.
Elai-Alai dantzan 1938ko film batean
2010/07/16

Euskadiko Filmategiak Gernikako Elai-Alai dantza taldearen irudi zaharrak berriztatu eta prestatu ditu, eta datorren uztailaren 21ean Baionako Euskal Museoan eskainiko dira. Proiekzioaren ondoren, Filipe Oihanburuk Elai Alairen ibilbidez, eta haren ondotik etorri ziren Olaeta eta Oldarra baletetaz mintzaldia eskainiko du.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.