Dokumentuaren akzioak
Iruñeko Karrikadantza ekimena abiatzear
Karrikadantza ekimena sortu berri da Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik. Iruñeko Mercaderes karrika dantzari eta dantzazaleen topagune bilakatuko da apirila honetatik aurrera. Hilabatero, hirugarren asteburuan, dantzaldi ireki bat antolatuko dute hiru elkarteek dantzan egin edota egiten ikasteko.
Dantza jauziak, dantza lotuak, jotak, arin arinak… denetik dantzatzeko aukera izango da Karrikadantza ekimenean apirilaren 16 honetan hasita. Hilabeteroko zita hau 18:30etan izango da beti, eta lehen dantzaldia aurreko egun horretan izango da.
Dantzarik ez da izaten ordea musikarik gabe. Horregatik, elkarteek musikariei ere luzatu diete gonbita euren blogean. Parte hartu nahi duenak, blogean zintzilikatu dituzten partiturak jaitsi eta beraiekin harremanetan jarri besterik ez du.
Dokumentuaren akzioak