Inauteri hotsak Soinumapa.net-en

2011/03/31
Inauteri hotsak Soinumapa.net-en

Artesonoro.org webgunean saltseatzen genbiltzala topatu dugu Soinumapa.net. Azken webgune honek Euskal Herriko hotsen landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko aukera ematen digu. Artxiboa osatzen duten grabaketak entzun, kontsultatu eta beste ikerketa nahiz sorkuntzetarako erabiltzeko libre da erabiltzailea hortaz eta zuk ere mapan grabazio lan ezberdinak gehitu nahi badituzu Soinuak.net-eko "parte hartu" atala bete besterik ez duzu.

Soinumapa.net webgunearen azken lanetako bat ordea, iragan diren inauterien grabazioak sarean jartzea izan da. Horrela. Altsasu, Lesaka, Tolosa, Arizkun, Lantz, Agoitz, Santa Grazi, Donibane Lohitzune, Ziburu, Zubieta, Zalduondo, Bilbo eta Berako inauteri hotsak entzungai daudelarik sarean. Guk ere egin genuen 2011ko inauterien kronika idatzia, zenbait argazkirekin, baina, orain inauteriak ordenagailuaren aurrean eserita entzuteko aukera zabala duzue Asier Gogortza, Laurentx Pommier, Iñigo Telletxea, Myriam Ayçaguer eta Xabier Erkiziak eginiko lanari esker.

Hona hemen soinumapa.net-eko inaute-hots zerrenda:


Iturria: Artesonoro.org webgunea - Soinumapa.net webgunea