Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ari du, Oinkariren azken lana

Dokumentuaren akzioak

Ari du, Oinkariren azken lana

2011/04/12 12:07

Ostiral honetan, gaueko 22:30etan Villabonako Oinkari dantza taldeak "Ari du" ikuskizuna estreinatuko du Tolosako Leidor antzokian. Juan Kruz Igerabideren olerkiek lagunduta egingo dute dantzan Oinkariko dantzariek. Emanaldian hainbat dantza ikusteko aukera izango da, kutsu tradizionalekoak batzuk, Edu Muruamendiarazen koreografiak besteak, horiek denak nahastuz, "Ari du" ikuskizuna izango da emaitza.

Garazi Esnaola Loatzo musika eskolako bederatzi musikariren zuzendari izango da, eta hauek osatutako doinuen gainean ariko dira dantzan Oinkari dantza taldeko hirurogeita hamabost dantzari. Edu Murumendiarazek zuzendu ditu denak, berea izan baita dantzak zuzentzeko ardura.

Ostiralean, dantza ikusteko aukera izateaz gain Juan Kruz Igerabide idazle eta poeta berak zenbait olerki errezitatuko ditu ikuskizunean zehar.

Dantzariak: Oinkari dantza taldea
Dantza zuzendaria: Edu Muruamendiaraz
Musikariak: Loatzo Musika Eskola
Musika zuzendaria: Garazi Esnaola
Poesia: Juan Kruz Igerabide
Soinu teknikaria: Kaskabel Soinua S.L.
Argien diseinua: Carlos Solano (Quantik S.L.)
Argi teknikaria: Iker Ugalde
Jantziak: Lourdes Esnaola
Argazkilaria: Karlis Medrano

Oinkari dantza taldea - Ari du

Apirilaren 15ean, ostirala, Tolosako Leidor antzokian. 22:30tan.

Sarrera: 10€

 











Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.