Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xabier Gereño zendu da

Dokumentuaren akzioak

Xabier Gereño zendu da

2011/04/11 11:19

1933. urtean Aeronautica SA enpresan lanean zebilela hasi zen Xabier Gereño euskaltzaina dantzaren munduarekin lehen harremanak izaten. Manuel Landaluze txistularia lankide zuen eta hark irakatsi zion txistua jotzen Gereñori. Horrela, txistua jotzen ikasita, dantza taldeen ekintzak eta bidaiak antolatzeari ekin zion.

Ondoren dantzaren inguruan egindakoak ez dira gutxi izan, Euskal Dantzarien Biltzarraren sorreran parte hartu baizuen 1965. urtean. Elkartea, Hegoaldean, 1969. urterarte legez kanpo egon bazen ere, bera izan zen Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkari denbora tarte horretan.

Euskal Dantzarien Biltzarra

Xabier Gereñok, gainera, Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Anaitasuna, Aizu!, Bilbao eta El Mundo agerkarietan idazlanak argitara emateaz gain, berak sorturiko Dantzari aldizkarian ere makina bat aldiz idatzi zuen. Aldizkari horren zuzendari izan zen 12 urtez Gereño. Ondoren, Dantzariak aldizkariak eman zion segida beste aurreko horri.

Joan den apirilaren 8an, 86 urte zituela hil zen Xabier Gereño Bilbon. Euskaltzale, ohorezko euskaltzain... izateaz gain, dantzari ekarpenak egindako gizona.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.