Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Izpurako kabalkadek 30 urte beteko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Izpurako kabalkadek 30 urte beteko dituzte

2011/04/01 12:12

Laurogeigarren hamarkada hasieran, Izpurako herriak oraindik ere bizirik zuen Faustin Bentaberry-ren oroitzapena. Hura gogoan, 1980ko urrian, Izpurako Libertimendua taldea sortzea erabaki zen. Tailerrak antolatu ziren, jostun profesionalek bolondres gisa lan egin zuten, dantzariek zortzi hilabetez entsegu trinkoak egin zituzten... eta 1981. urteko abuztuko San Lorenzoko jaietan, taldea lehen aldiz agertu zen jende aurrera. Geroztik, kabalkadez gozatzeko aukera andana izan da, dantzari pila aritu da jo eta su dantzan herriko jaietan, gabonetan, ospakizun ezberdinetan eta abar.

Datorren apirilaren 24an, igandean, 150 dantzari elkartuko dira Izpurako libertimendua taldeaaren 30 urteurren hau ospatzera. Goizeko 9:30ean Izpurako Faustin Bentaberry aretotik aterako da desfilea. Herritiari itzulia egin, eta 11:00etan meza ospatuko da hogeita hamar urte hauetan zendutako dantzari eta lagunei tarte bat eskainiz. Bazkalostean, 16:30etan izan da ikuskizuna. Azken 20 urteotan bezala Ezpeletako Txarangak lagunduta dantzatuko dute.

Iturria: 30 ans de cavalcade / Sud Ouest

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.