Dokumentuaren akzioak
Henri Coursaget zendu da
Joan den martxoaren 21ean, Henri Coursaget-ek, Confolenseko jaialdia martxan jarri zuenak, bere azken hatsa eman zuen 86 urte zituela. Astelehen arratsalde horretan, hospitalean zegoela nekatua zegoela esan eta lo geratu omen zen. Lo betirako.
Horrela joan omen zen Henri Coursaget, Confolenseko jaialdiaren fundatzaile izateaz gain berrogeita hamar urtez festibal horretako lehendakari ere izandakoak. Confolenseko festibala, mundu mailan antolatzen diren jaialdi garrantzitsuenetariko batean bilakatu da urteak pasa ahala eta ia dena, edo asko behintzat, Coursageti zor zaio.
1988. urtean Henri Coursaget-ek Confolens-eko folklore jaialdiko ekitaldi nagusia Euskal Herriari eskaintzea pentsatu zuen. Confolens-en aurkezteko ikuskizun handia prestatu zuen euskal ordezkaritzak Juan Antonio Urbeltzek zuzendaritzapean, Zortziko ikuskizuna hain zuzen ere eta bertan estreinatu zen 1988ko abuztuaren 13an.
1970. urtean Confolenseko jaialdiak indarra hartu zuenerako Coursaget-ek Conseil International des organisateurs defestivales de folclore (CIOFF) sortu zuen. Elkarte kultural honek, gaur egun ere, folklorea eta kultura tradizionala zabaltzea eta sustatzea du helburu.
Jaialdian bizitakoaz eta bertan jasotako esperientziaren inguruan hitz egin zuen orain ez asko Henri Coursaget-ek elkarrizketa batean. Irudietan ikus dezakezue solasaldi hura:
Dokumentuaren akzioak