Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Pulga-ren flamenko saioa eta ikastaroa Putzuzulon

Dokumentuaren akzioak

La Pulga-ren flamenko saioa eta ikastaroa Putzuzulon

2011/04/07 10:00

Askoa Etxebarrieta, La Pulga, flamenko dantzariak dantza saioa eta ikastaroa eskainiko ditu Zarautzeko Putzuzulo gaztetxean. Lehen saioan Rosa Lahoz eta Vanesa Montero dantzariek lagunduko diote dantzan. Musika, aldiz, Amaia Cantero eta Eduardo Florido abeslariek, Gillyo perkusio joleak eta Javier Antoñana kitarra joleak jarriko dute. Ikuskizunerako zita igandean, apirilaren 10a, arratsaldeko 20:00etan da, sarrera 5 euroren truke izango delarik.

Flamenko ikastaro intentsiboa, aldiz, hilaren 16 eta 17an izan daiteke gaztetxean bertan. Oraindik ez dute konfirmatu, baina, interesa duenak Zarautzeko Putzuzulo gaztetxeko webgunean galdetu edo begiratu dezake.

 

Askoa eta lagunak - Zarautzeko Putzuzulo gaztetxea

Apirilaren 10a, igandea, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 5 euro.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.