Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Apur batean soka-dantza, Festimatge 2011 jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Apur batean soka-dantza, Festimatge 2011 jaialdian

2011/04/06 12:01
Iñaki San Martin, Soarte gisa ezagun den argazkilari elgoibartarraren "Apur batean soka-dantza" argazki eta margolan erakusketa Festimatge 2011 jaialdian erakusgai jartzeko aukeratua izan da. Horren ondorio, soka-dantza gaitzat duten lan horiek Calella-ko La Fabrica erakusketa gelan izango dira datorren apirilaren 9tik maiatzaren 1a bitarte.

La Fabrica, Kataluniako Calella herriko erakusketa gela ezagunean izango da "Apur batean soka-dantza" Iñaki San Martin, Soarte, argazki elgoibartarraren erakusketa. Festimatge 2011 jaialdian hautatua izandako lan horrek soka-dantza du ardatz eta Elgoibar bertako Haritz Dantza Taldeak urtero abuztuaren 24an, San Bartolome egunez egiten duen soka-dantzako argazkiak dira guztiak. Artistak, ordea, argazki bakoitzari ukitu ezberdin bat eman dio, material eta teknika ezberdinak erabiliz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.