Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza, euskal kultur soinuen mapan

Dokumentuaren akzioak

Dantza, euskal kultur soinuen mapan

2011/04/12 09:32

Egungo Euskal Kulturaren Soinuen Mapa webguneak hirurogeita hamaika elkarrizketen bideoak biltzen ditu. Disziplina ezberdinetan lan egiten duten sortzaile eta eragileren hitzak jasotzen dituzte bideo horiek, eta disziplina horien artean aukitu dezakegu dantza ere. Kultura Irekia elkartearen egitasmo berri honek dantzaren inguruan lanean dabiltzan ondoko pertsonak elkarrizketatu ditu: Natxo Montero, Olatz de Andres, Luque Tagua, Olaff Kehler, Idoia Zabaleta eta Natalia Monge.

Sei bideo horiek zuen eskura jartzen ditugu hemen bertan:

Idoia Zabaleta

Idoia Zabaletak Dantza Berria eta inprobisazioa ikasi zuen Bartzelonan, Amsterdamen eta Nueva Yorken. Bere taldea du, Moare Danza eta disziplina ezberdinetako artistekin zein teoriko eta idazleekin osatzen ditu bere lanak. Biologa ere bada, ekosistema eta populazio dinamiketan espezializatua eta hori bere lanetan islatzen da. Irakaslea ere bada eta 2008an sorkuntza eskenikoen ikerketa eta sustapenerako Azala espazioa zabaldu zuen.

 

Natalia Monge

Natalia Monge dantzaria, koreografa eta irakaslea da. Sormen lana dantza eta magisteritza eskolekin partekatzen ditu. “Pentsamendua eta praxia egungo artean” programan doktoratu zen eta “dantza-teatro ikuskizunen sormen prozesuak” gaian espezializatu zen. Koreografa bezala obra eta bere kokapena aztertzen ditu (antzokia, kalea, basoa…). Nazioarteko zenbait ekoizpenetan ere parte hartu du.

 

Natxo Montero

1995ean dantza garaikidea ikasten hasi zen Euskal Herrian, Bruselan, Bartzelonan eta Frantzian. Nazioarteko zenbait konpainiatan lanean jardun ondoren eta hainbat sari jasota, Natxo Montero bere koreografiak sortzen hasi zen. Horrez gain, dantza garaikide irakaslea eta Euskal dantzen dantzaria ere bada.

Olatz de Andres

Olatz de Andres, sortzaile independientea, dantzaria eta itzultzailea da. Dantza garaikidea, improbisazioa eta Body Weather ikasi du Bartzelonan, Granadan, Bilbon, Amsterdamen eta Ginebran. Interprete bezala Kataluniako hainbat konpanietan lan egin du eta orain bere proiektu koreografikoak garatzen ditu. Muelle 3, dantza eta sorkuntza garaikiderako espazioa kudeatzen du Igor de Quadra eta Matxalen de Pedrorekin batera.

 Luque Tagua

La Fundicion aretoaren programazioa adierazpen eskeniko garaikideetan espezializatua dago, batez ere dantza garaikidean eta disziplina anitzekoetan. Programazio ausartak bereizten du, beti lengoaia eskeniko berrien bila ibiltzeak. Zenbait erakunderekin ere elkarlanean dihardute dantza zikloak antolatzen: Dantzaldia, Lekuz-leku…

Olaff Kehler

Talde sormen eta inprobisaziorako disziplina anitzeko topagune, sorgune zein erakustokia da L’Mono. Dantza, Kontakt eta bestelako ikastaroak ematen dira bertan eta entseiuetarako edo lanen ekoizpenerako aretoak alokatzen dituzte. Bi estudio berezi daude: dantzarako prestatutakoa eta soinurakoa. FIM disziplina anitzeko inprobisazio jaialdia ere antolatzen dute eta Jet Lag Biorekin lankidetza dute.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.