Orain arteko ekarpenak

Tradizionala eta garaikidearen arteko zubiak dantzan

2011/05/13

Tradizionala eta garaikidearen arteko zubiak dantzan
Dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituzten proiektuen inguruko erreportajea idatzi du Iratxe de Arantzibia donostiarrak Valentziako "D Danza" aldizkarirako. Bertan, Kukai eta Aukeran aipatzen ditu kazetariak beste zenbait talde eta sortzailerekin batera. Tomas Aragay eta Sofia Asencio Bartzelonan

Gehiago irakurri 1

Ezpata-dantza aurkezpen militar moduan erabili zen Auzitegi Nazionalaren esanetan

2011/05/12

Ezpata-dantza aurkezpen militar moduan erabili zen Auzitegi Nazionalaren esanetan
Tasio Erkiziari urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak 2008an Argalaren omenaldian terrorismoa goratzea leporatuta. Omenaldi ekitaldian dantzatu ziren ezpata-dantza eta agintariena frogatzat jaso ditu sententziak, besteak beste ezpata-dantzak ekitaldi militarretan armak aurkezteko egiten diren ekitaldien antza duela argudiatuz.

Gehiago irakurri 5

Luzaideko bolantak Interes Kulturaleko Ondare izendatuko dituzte

2011/05/12

Luzaideko bolantak Interes Kulturaleko Ondare izendatuko dituzte
Nafarroako Gobernuak martxan jarri du Luzaideko bolant-dantzak Interes Kulturaleko Ondare izendatzeko prozesua. Luzaideko Udalak egin zuen eskaera, hainbat belaunalditan egindako lanaren errekonozimendu egiteko asmoarekin. 422 biztanleko herri batean 100 biztanle dantzan ateratzea kontuan hartzekoa dela aldarrikatzen du Luzaideko Udalak.

Gehiago irakurri

Boiseko Oinkari Euskal Herrira dator uztailean

2011/05/11

Boiseko Oinkari Euskal Herrira dator uztailean
Oinkari Basque Dancers taldea Euskal Herriko hainbat herritan dantzan ikusteko aukera izango da datorren uztailaren 2 eta 11a bitartean. 1960. urtean Boisen sortu zen taldea dugu Oinkari, Estatu Batuetako euskal dantza talde sendoeenetakoa. Ez da gurera bisitan datozen lehen aldia, baina, orain arte inoiz ikusi ez badituzu, aurten, izango da horretarako aukera: Mungia, Gernika, Gasteiz, Añorga, Hendaia eta Galdakaon izango dira.

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2011eko deialdia

2011/05/11

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2011eko deialdia
Aurten, 2011. urtean, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak Kulturako sailburuaren proposamenez. Laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 348.000 euro izango da. Sorkuntza koreografikoak, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoak, konpainien sendotzea eta profesionalen prestakuntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.

Gehiago irakurri

Igor Urzelai, Budapest eta London artean dantzan

2011/05/10

Igor Urzelai, Budapest eta London artean dantzan
Budapest eta London-en egoitza duen Bloom! dantza konpainia hasi berri da bere dantza ibilbidea osatzen. Gaurdaino bi lan estreinatu dituzte, City eta Tame Game. Bost dantzarik osatzen dute konpainia hau: Ingeles bat, hungariarrak eta italiar bat egoteaz gain, bada Beasaingo euskaldun bat ere Bloom-en: Igor Urzelai.

Gehiago irakurri 2

Iparraldeko euskal dantzaren egoeraren ikerketa

2011/05/10

Iparraldeko euskal dantzaren egoeraren ikerketa
Pariseko "Centre National de la Danse" zentroko Memoria eta Ikerketa zerbitzuaren zuzendari den Claire Rousierrek, Iparraldean euskal dantzaren egoera zein den ikertu eta txosten batean aurkeztu du Uztaritzen hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean aritu ostean. Txostena eskuragarri duzue albistean bertan frantsesez.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroak Bilbao Arte eta Kulturan

2011/05/10

Dantza ikastaroak Bilbao Arte eta Kulturan
Euskal Herriko Unibertsitateak hamabigarrenez antolatu ditu aurten "Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroak. Hogeita hamahiru ikastaro eta lantegi izanen dira guztira, lehen mailako irakasle eta txostengileen eskutik. Tartean dantza ikastaroak ere bai: garaikidea oro har, baina, baita dantzarako iluminazio ikastaro bat ere.

Gehiago irakurri

"Luzaideko ddantzak" liburua argitaratu du Sagasetak

2011/05/09

"Luzaideko ddantzak" liburua argitaratu du Sagasetak
Pazko igandean, apirilaren 24an, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu zuen. Sagasetak berak 1977. urtean argitaratutako "Luzaideko dantzak" liburuaren zabaltzea da honako hau eta lan honetan ez du bakarrik Luzaide kontuan hartu, baizik eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn ere bai. Ia 900 orrialde dituen liburukotea, euskaraz eta gazteleraz idatzita, eta argazki, musika partitura eta dokumentazio ugariz hornitua. Liburuaren zabalkundean laguntzeko, dantzan.com bidez erosi eta eskuratzeko ahalegina egingo dugu.

Gehiago irakurri

Dantzabiz-eko batzordekideen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Aldundiak

2011/05/09

Dantzaren inguruko aholkuak emateko DantzaBiz batzordea sortu berri du Bizkaiko Aldundiak. Batzorde honen eginkizuna lurraldean zer dantzatzen den aztertzea eta sektore honek dituen arazoez eta erronkez jardutea da oro har. Urtean gutxienez bi aldiz elkartuko den batzordeak dantza munduaren inguruan dabiltzan eragile ezberdinen parte hartzea izango du eta orain gutxi argitaratu da batzordekideen zerrenda.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza

2013/01/22

Eskerrikasko Josu! Aldatu dugu!

Dantzan.com - Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/09

Eskerrikasko! Albiste batean jaso dugu Sortutakoak Jaialdiaren egiteraua: http://www.dantzan.com/albisteak/sortutakoak-jaialdia-gipuzkoako-dantzagunearen-eskutik

Dantzan.com - Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain [...]

Dantzan.com - Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com - Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com - Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen: http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu