Dokumentuaren akzioak
Dantzabiz-eko batzordekideen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Aldundiak
Bizkaiko Aldundiak, foru dekretu bidez, DantzaBiz, Kulturako Foru Sailari dantzaren inguruko aholkuak emateko batzordea sortu du. DantzaBiz organo aholku-emailea da, Kulturako Foru Sailari atxikita dagoena, nahiz eta sailaren egitura hierarkikoan sartuta ez egon. Batzordeak aholkuak emango ditu sailak dantza sustatzeko egin nahi dituen politikei lotutako gaietan.
Alde batetik, zereginetako bat, lurraldean dantzak zein diren (ohikoa, garaikidea, euskal dantzak eta dantzarekin lotutako arte adierazpide berriak) eta dituzten arazoak eta erronkak, komunak zein espezifikoak, aztertzea izango da. Bestalde, politika publikoen jarraipena egitea eta lehentasunen inguruko adostasunak lortzea. Eta azkenik, Bizkaiko Dantza-Etxea definitzeko garaian parte hartzea, hau martxan jarri eta prozesua jarraitzea alegia.
Aholkularien talde horretan, Kulturako foru diputatua batzordeburua izango da, eta foru aginduz izendatu diren honako kide hauek:
- Titularra: Juan Antonio Martínez García.
- Ordezkoa: Jon Gaminde Terraza.
- Titularra: Laura Etxebarria Lus.
- Ordezkoa: José María Luque Tagua.
- Titularra: Adolfo Yebra Puertas.
- Ordezkoa: Iratxe de Aranzibia Hermosilla.
- Titularra: Alicia Gómez Linares.
- Ordezkoa: Arantza Balenziaga Prado.
- Arantza Arrazola Beaskoetxea
- Iñaki Goirizelaia Ordorika
- Ana López Asensio
- Jon Ugarriza Rodríguez
Dokumentuaren akzioak