Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantzaHainbat urtez galduta egon ondoren, 1981. urtean berreskuratu zituen Urdaibai dantza taldeak Busturialdeko soka-dantza edo erregelak. Eskualdeko dantzari nagusien eta Victor Olaetaren laguntza izan zuten horretarako. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak grabatutako bideo honetan 1996ko San Inazio egunean Foruan egindako soka-dantza ageri da. Jaien antolaketaz arduratzen ziren zaragi-mutilak izeneko gazte taldeek dantzatu ohi zituzten erregelak Busturialdean. Zaragi-mutilek, ardo zahagia erosteaz gain, soka-dantzaren antolaketa bere gain izaten zuten. 1996ko soka-dantza honetan dantzariak hauek dira: Jose Antonio Agirre (Aurreskua), Gabi Madariaga, Julen Bilbao, Iñazio Ikazuriaga, Sergio Foruria, Kepa Olano, Julen Ondurza eta Jesus Irazabal (Atzeskua). Txistulariak: Jabier Irazabal eta Jesus Manuel Azpiazu. Atabaleroa: Juan Luis Ibarguengoitia. Irudiak: Andra Mari dantzari taldea. Youtube, andramaridantzatalde, 2012-11-13.https://dantzan.eus/bideoak/forua-san-inazio-1996-busturialdeko-soka-dantzahttps://dantzan.eus/bideoak/forua-san-inazio-1996-busturialdeko-soka-dantza/@@images/image-1200-3f7bcf9f19e90e1aad5dc4675d1c8c1e.jpeg
Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza
Hainbat urtez galduta egon ondoren, 1981. urtean berreskuratu zituen Urdaibai dantza taldeak Busturialdeko soka-dantza edo erregelak. Eskualdeko dantzari nagusien eta Victor Olaetaren laguntza izan zuten horretarako. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak grabatutako bideo honetan 1996ko San Inazio egunean Foruan egindako soka-dantza ageri da. Jaien antolaketaz arduratzen ziren zaragi-mutilak izeneko gazte taldeek dantzatu ohi zituzten erregelak Busturialdean. Zaragi-mutilek, ardo zahagia erosteaz gain, soka-dantzaren antolaketa bere gain izaten zuten. 1996ko soka-dantza honetan dantzariak hauek dira: Jose Antonio Agirre (Aurreskua), Gabi Madariaga, Julen Bilbao, Iñazio Ikazuriaga, Sergio Foruria, Kepa Olano, Julen Ondurza eta Jesus Irazabal (Atzeskua). Txistulariak: Jabier Irazabal eta Jesus Manuel Azpiazu. Atabaleroa: Juan Luis Ibarguengoitia. Irudiak: Andra Mari dantzari taldea. Youtube, andramaridantzatalde, 2012-11-13.