Dokumentuaren akzioak
Luzaideko bolantak Interes Kulturaleko Ondare izendatuko dituzte
Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendaria den Pedro Luis Lozanoren ebazpenaren arabera Luzaideko bolant-dantzak Interes Kulturaleko Ondare izendatzeko prozesua martxan da. Luzaideko Udalak bolantak Interes Kulturaleko Ondare izendatzeko eskakizuna egin zuen Nafarroako Gobernuan. Eskakizun hau babesteko Ortzadar elkarteko Karlos Irujo Asurmendi eta Mikel Ozkoidi Perezek txostena prestatu dute.
Bolanteei buruzko idatzizko lehen adierazpena 1832koa da, "Luzaiden egiten diren zintzarrotsei eta beste ekitaldiei buruz" irekitako espediente batean aipatzen baitira. Inauteri ekitaldia da berez, baina XX. mendeko 70eko hamarkadatik Pazko igandez ospatzen da.
Iturria: Nafarroako Gobernua
Dokumentuaren akzioak