Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iparraldeko euskal dantzaren egoeraren ikerketa

Dokumentuaren akzioak

Iparraldeko euskal dantzaren egoeraren ikerketa

2011/05/10 13:07

Euskal Kultura Erakundearen, EKE-ren, ekimenez Pariseko "Centre National de la Danse" zentroko Memoria eta Ikerketa zerbitzuaren zuzendari den Claire Rousierrek euskal dantzaren egoeraren inguruko ikerketa egin du Iparraldean. Maiatzaren 5ean, Uztaritzen, ikerketaren txostena aurkeztu zuen Rousierrek bilkura publiko batean.

Guztira, dantza munduan dabiltzan berrogeita bat pertsona elkarrizketatu ditu EKE-ko kide den Maia Etchandy-k Claire Rousier-ek eskatuta.  Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren laguntza ere parte hartu du, elkarte honek inkesta bat pasa baitu dantza talde, herriko etxe eta herri elkarteetan. Horretan, Patrick Larralde ibili da, IDB-ren izenean.

Ikerlan honen ondorioz, egoeraren diagnostikoa eta egin daitezken zenbait akzio zehaztu dira: Ondarearen bilketa eta transmisioa, formazio eta dantzarako gela egokien beharra... besteak beste. Ikerketa hau abiapuntutzat, 2011. urte hau ekintza zehatzetara bideratzeko urtea izango dela jakinarazi du Euskal Kulturaren Erakundeak. Proposamen horiek gauzatzen hasteko urtea alegia.

 

Iturria: EKE: Euskal dantzaren egoeraren inguruko ikerketa Iparraldean.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.