Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpata-dantza aurkezpen militar moduan erabili zen Auzitegi Nazionalaren esanetan

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza aurkezpen militar moduan erabili zen Auzitegi Nazionalaren esanetan

2011/05/12 11:50

Javier Gomez Bermudez buru duen epaimahaiak bildutako frogen artean zenbaitek dantzarekin dute zerikusia. Honela dio sententziak "Hechos probados" atalean:

"Durante el homenaje a "Argala" actuaron bailarines o "dantzaris" que ejecutaron una "Ezpatadantza" o danza de espadas, baile de conmemoración y rendición de honores en el que los bailarines saludan con espadas de forma similar a la presentación de armas de los actos militares y también se ejecuto una "ikurrin dantza" o danza de la bandera en la que los danzantes adoptaron postura genuflexa frente al escenario, inclinando la cabeza hacia el suelo mientras en el centro un abanderado hondeaba la ikurriña sobre ellos, tras lo cual depositaron claveles rojos ente la fotografía de Argala." 

Terrorismoa goraipatzea egotzi dio Audientzia Nazionalak Erkiziari, eta ezpata-dantza "agur militar" moduan erabili zela azpimarratzen du:

"3. Se baila una "ezpatadantza" o baile de espadas, danza siempre a la conmemoración o a la rendición de honores y, en nuestro caso, con esta última función pues, como claramente se aprecia en las imágenes, los bailarines saludan militarmente con las espadas a la fotografía que hay sobre el estrado.

4. También bailan una ikurrin dantza o baile de la bandera en la que se ondea la ikurriña sobre la cabeza humillada de los danzantes, que están en postura genuflexa de frente al estrado.

5. Y, se depositan claveles rojos al pie de la fotografía como señal de respeto.

Todos estos gestos no pueden interpretarse sino como que el acto tenía por finalidad la loa de Argala."

Dokumentuaren akzioak

user
2011/05/12 14:39

Akaso ez dugu asmatu, baina kontu hau planteatu dugunean gure irizpidea izan da ondoriorik eta baloraziorik ez jartzea, bakar-bakarrik sententzian esandakoak jasotzea. Izan ere, sententzia honen harira, zenbait tokitan esan da epaiak esaten duela "La Ezpata dantza es una presentación de armas en actos militares". Eta guk sententzia irakurri ondoren ez dugu horrelakorik aurkitu bertan, hau baizik: "los bailarines saludan con espadas de forma similar a la presentación de armas de los actos militares". Titularrean horixe jaso nahi izan dugu, Auzitegiaren esanetan, ezpata-dantzan ezpatekin agurtzen dela ekitaldi militarretan egiten diren armen aurkezpenetan bezala". Titular luzeegia zen ordea, eta laburtzerakoan badirudi beste zerbait uler daitekeela. Hortik aurrera, testuan ez dago gure aldetik inolako ondoriorik ez interpretaziorik, sententzian esandakoak jaso eta esplikatzeko ahalegina baino. Eta baloraziorik ere ez dugu egin, guk dakigula.

2011/05/12 14:46

Albiste hau dantzarekin lotzekotan... Tasio dantza tradizionala ikasten dihardu BilbaoMusikan. Ni ere bai, eta aurten sarritan izan dut taldekide. Ikasle fina, eta gelakide agradablea. Ez dakit benetan espetxera joan beharko duen ala ez. Hala bada, amorrua hartuko dut tontakeria honengatik ez badut gehiago ikusi behar klasean. Kontu honetan amorratzen nauena da, halako tontakeriengatik inork denbora bat giltzapean eman beharrak. Epaitegi eta politikako joko tonto maltzurrak.

2011/05/12 17:28

Prisak direla eta, ahaztu jata esatea zer legoke ondo

2011/05/12 16:13

ondo legoke be, "ikurrin dantza" deitzen dan dantzarik ez dagoela. Agintariena bai. Bardina "ezpata dantza"rekin. Ez dau horrela deitzen dan dantzarik

2011/05/12 14:27

Sententziarekin ados ala ez, omenaldi hura zuzena ala kondenagarria al zen, edo halako ekitaldi bat epaitegietara eraman behar ote den ala ez (niri ez litzaidake halakorik bururatuko)... ... jarri dituzuen parrafoak irakurrita, ez zait iruditzen okerrik edo gezurrik diotenik.

Nik behintzat, parrafook irakurrita, ez nituzke aterako zuek atera dituzuen ondorioak (albistea aurkezteko erabili duzuen interpretazioa), eta ez nuke ondorioztatuko jarri duzuen titularra.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.