Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2011eko deialdia
Agindu honen helburua da 2011ko urtealdian gauzatzen diren edo hasten diren dantza-jarduetarako diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea, alegia, dantza sustatzeko bidea eskaintzen duten proiektuetarako laguntzak ematea da. Horretarako, laguntza hauen kopurua gehienez 348.000 eurokoa izango da, honela banatuta modalitateen arabera:
- 30.000 euro, jatorrizko koreografiak laguntzeko, bai formatu eszeniko tradizionala dutenak, bai formatu alternatiboa edo kalekoa dutenak.
- 100.000 euro, dantza-konpainia profesionalak Euskadin sendotzeko. Atal honetan, lanen eta bira-planen ekoizpena eta estreinua ez ezik, prestakuntza eta sentsibilizazio programak ere lagunduko dira.
- 120.000 euro, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ekoizten eta estrenatzen diren dantza-lanak laguntzeko. Ekoizpentzat hartuko da arte muntaketa bat eszenaratzeko beharrezkoak diren jarduketa material guztien multzoa.
- 98.000 euro, dantza-profesionalei zuzenduta egiten diren prestakuntza eta laguntza jarduetarako. Laguntza hauen xedea dira dantza-profesionalei berariaz zuzenduta antolatzen diren ikastaro edo etengabeko prestakuntzarako lantegiak, bai eta sorkuntza eta ekoizpen profesionala bultzatzeko jarduerak ere, hala nola, egoitza artistikoak, laguntza administratiboa, teknikoa edo zabalkunderako laguntza.
Dokumentuaren akzioak