Dokumentuaren akzioak
Igor Urzelai, Budapest eta London artean dantzan
Ibilbide labur baino oparoa duen taldea da Bloom! dantza konpainia. 2010ean eta 2011ean ekoiztu dituzten lehen lanak sarituak izan dira. Azken lanak, Tame Game-k, adibidez, The Place eskola entzutetsuearen saria jaso zuen iragan den urtarrilaren 6an.
Ingeles bat, italiar bat, bi hungariar eta horiekin batera euskaldun bat dabil bost dantzarik osatzen duten konpainia honetan: Igor Urzelai beasaindarra. Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeetan aritutakoa da Igor. Madrilen aritu da dantza ikasketak egiten eta ondoren Londresen The Place, London Contemporary Dance School-en jarraitu ditu.
Dokumentuaren akzioak
Mila esker Ikutz, gehitu diogu!
Kaixo; Igor Urzelai Beasaingo Ostadar dantza taldean hasi zituen bere lehenbiziko dantza urratsak ikasten...
Ondorenean Aurtzaka dantza taldean-ere ibilia da....
Agur bat!!