Orain arteko ekarpenak

Cabanillaseko paloteadoa berreskuratu nahi dute

2013/04/04

Cabanillaseko paloteadoa berreskuratu nahi dute
Tres Montes elkartea Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko ahaleginetan ari da. Hori dela eta, Cabanillas-eko paloteadoaren inguruko hitzaldia izango da gaur bertan Francisco Sierra eta Mikel Aranburu Urtasun-en eskutik.

Gehiago irakurri

Iñaki Irigoien omenduko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2013/03/26

Iñaki Irigoien omenduko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
Datorren apirilaren 13an, Iñaki Irigoien Etxebarriari omenaldia eskainiko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Euskal dantzen bultzatzaile eta ikertzaile nekaezina, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izana eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean lankidetza estuan dihardu luzaroan Iñaki Irigoienek, eta egiten diharduen lan guztia eskertu nahian antolatu du omenaldia Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak.

Gehiago irakurri

Eusko Folklore aldizkaria sarean

2013/03/25

Eusko Folklore aldizkaria sarean
Jose Migel Barandiaranek martxan jarritako Eusko Folklore aldizkariaren urtekariak pdf formatuan interneten eskuragarri jartzen ari da Barandiaran Fundazioa. Dagoeneko 1921 eta 1934 bitartean argitaratutako aldizkariak osorik daude sarean denon eskura. Folklorea, etnografia eta arkeologia dira aldizkari horietako eduki nagusiak. Dantza koplak, herrietako festa ohiturak eta beste hainbat dokumentu interesgarri aurki daitezke bertan.

Gehiago irakurri

Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2013/03/21

Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
Espainiako Isabel II Erregina Arrasaten izan zen 1845ean. Ongi etorri moduan dantza emanaldia eskaini zitzaion herriko plazan: brokel-dantza. Ekitaldiak soka luzea ekarri zuen, dantzaldian zehar "bibak" jaurtitzeko ohitura baitzegoen, eta biba horietako batzuk ez ziren gertatu agintarien gustokoak. Ondorioz, dantzaldia bukatu aurretik erretiratu zen Erregina eta ondoko egunetan eztabaida sutsua izan zen prentsan. Testuinguru horretan, Madrileko El Católico egunkarian, brokel-dantzaren azalpen zabala argitaratu zen, euskaraz eta gazteleraz. Ana Isabel Ugaldek jaso du testua Arrasate zientzia elkartearen blogean.

Gehiago irakurri 6

Bizkaiko dantzak museoan eta plazan

2013/03/20

Bizkaiko dantzak museoan eta plazan
Bizkaiko dantza tradizionalei buruzko erakusketa antolatu dute elkarlanean Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Bihar, martxoaren 21ean ianuguratuko da erakusketa Euskal Museoan, eta horrez gain, Bizkaiko dantzen hiru emanaldi antolatu dira Bilboko Plaza Barrian.

Gehiago irakurri

Maria Pilar Beobide, dantzaria

2013/03/19

Maria Pilar Beobide, dantzaria
Atzo hil zen Donostian Maria Pilar Beobide, 81 urteko zumaiarra. Heriotza eta agurrak tristeak dira beti, baina ezin poz izpi txiki bat ezkutatu Maria Pilarren eskela ikusita: "Mª Pilar Beobide Arburua. Dantzaria". Dantzari eta dantzazale batentzat epitafio ederrena. Eta gainera, ohiko foto-maton argazkiaren ordez, pospolin jantzita dantzan ageri zaigu Maria Pilar Beobide. Biba zu Maria Pilar, biba dantzaria!

Gehiago irakurri

Baztango Mutil-dantzari Taldea sortu da

2013/03/18

Baztango Mutil-dantzari Taldea sortu da
Pasa den martxoaren 2an egin dute Baztango Muti-dantzari taldearen eratze batzarra. 60 kide bildu dira elkarte honetan, eta beraien asmoa mutil-dantzak ezagutaraztea eta "aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala dantzatze" omen da. Hona hemen komunikabideetara bidali duten aurkezpen gutuna:

Gehiago irakurri 1

Folkarria 2013 jaialdia apirilaren 12tik 14ra ospatuko da Madrilen

2013/03/14

Folkarria 2013 jaialdia apirilaren 12tik 14ra ospatuko da Madrilen
Dantza tradizionala eta folk musika sustatu nahi ditu Folkarria Eco-Festi-Bal-ak. Kulturen integrazioa, ekologia sentsibilizazioa eta kontsumo arduratsuarekin lotzen ditu, eta heldu eta umeentzako hainbat jarduera proposatzen ditu bere hirugarren ekitaldian. Martina Quiere Bailar, Amanida, Kepa Junkera, Parapente700, Kv Express edo Tribal Jaze moduko musika proposamenak, munduko bazter desberdintako dantzen tallerrak eta folklore emanaldiak bilduko dira Madrilen.

Gehiago irakurri

La Intrusa: dantza garaikidea eta bideo-artea

2013/03/13

La Intrusa: dantza garaikidea eta bideo-artea
Damian Muñoz gasteiztarra dantza garaikidean ibilbide luze eta sendoa burutzen ari da Virginia Garciarekin elkarlanean. Dantza begi zinematografikoekin ikusten zuen koreografo eta sortzaileak, La Intrusa konpainia sortu zuen Virginia Garciarekin eta bien artean dantza eta bideoartearen arteko jokoan ari dira gailentzen. Hona hemen La Intrusaren uztaren lagin bat.

Gehiago irakurri

Deustuko andreen aurreskua plazan eta sarean

2013/03/12

Deustuko andreen aurreskua plazan eta sarean
Igande honetan, martxoaren 17an, dantzatuko da Bilbon, San Pedro plazan, Deustuko andreen aurreskua. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta, eta Bihotz Alai dantza taldearen eskutik. Aurtengo ekitaldirako webgunea estreinatzen du Deustuko andreen aurreskuak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2026/07/10

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]

Dantzan - Kepa Artetxe, Galdakaoko dantza-maisua hil da

2025/08/21

Kaixo lagun maiteak, bihotzaren erditik helarazten dauzkitzuegu gure dolumin kartsuenak zuei, eta famili guziari, Keparen gure artetik hegaldatzearekin. Agur ta erdi dantzari izarra eta euskaldun [...]

Dantzan - Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna: "Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren [...]

Dantzan - 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu: Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta [...]

Dantzan - Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak 2025

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan [...]

Dantzan - Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere: https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan - Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan - Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, [...]

Dantzan - Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai! Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe [...]

Dantzan - Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako. Makilak zerezkoak diren, badago hor [...]