Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko dantzak museoan eta plazan
Bizkaiko dantza tradizionalei buruzko informazioa, jantziak eta erritualen inguruko xehetasunak jasoko ditu martxoaren 21etik ekainaren 23ra Bilboko Euskal Museoan ikusgai izango den Bizkaiko dantzak eta dantzariak erakusketak. Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak jardun dute elkarlanean erakusketa antolatzen, eta erakusketaren osagarri, apirila eta ekaina bitartean, hiru dantza emanaldi izango dira Plaza Barrian. Hauxe da emanaldien egitaraua:
- Apirilak 20, 13:00ean Plaza Barrian: Durangaldeko dantzak: dantzari-dantza, gorularienak, soka-dantza. Taldeak: Talde Batua (Abadiño), San Lorentzo (Berriz), Iremiñe (Berriz), Garaiko Dantza Taldea, Mikel Deuna (Iurreta), Mendi Gain (Izurtza), Mañariko Dantza Taldea
Maiatzak 11, 13:00ean Plaza Barrian: Lea-artibaiko dantzak: Xemeingo ezpata-dantza, kaixarranka, mahaigainekoa, eguzki-dantza. Taldeak: Etorkizuna (Lekeitio), Zerutxu (Markina-Xemein)
- Ekainak 1, 13:00ean Plaza Barrian: Begoñako ezpata-dantza, Lanestosako arku-dantza, Uriko soka-dantza. Taldeak: Mendi Alde (Santurtzi), Los Danzantes de Lanestosa, Beti Jai Alai (Basurto), Kriskitin (Durango).
Bizkaiko dantzak eta dantzariak erakusketa:
- Bilboko Euskal Museoan, 2013ko martxoaren 21etik ekainaren 23ra
Informazioa: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
Dokumentuaren akzioak