Dokumentuaren akzioak
Cabanillaseko paloteadoa berreskuratu nahi dute
Jose Maria Jimeno Juriok jasotako datuen arabera Cabanillasen paloteadoa eskaintzen zuten taldea XIX. mende bukaeran desegin zen. Hala ere, Trini Sierra Rodriguez-en bidez jakin zuen, haren aitonak paloteadoan zeta urdinezko galtza motzak erabiltzen zituela. Ortzadar elkarteak Nafarroako erriberako paloteadoaren inguruko bilketa lan trinkoa burutu zuen 1970-80 hamarkadetan, eta hainbat paloteado berreskuratu eta berregiten lagundu zuen. Cortesko plaoteadoaren oso antzekoak izan omen ziren Fustiñana, Ribaforada, Monteagudo eta Cabanillasekoak, eta oraingoan azken herri honetan heldu diote paloteadoa berreskuratzeko ahaleginari.
Tres Montes elkartea ari da Nafarroako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko lanetan, eta testuinguru horretan antolatu da hitzaldia. Gaur, apirilak 4, iluntzeko 21:30ean, Cabanillas-eko kultur etxean izango dira Francisco Sierra eta Mikel Aranburu Urtasun. Paloteadoak orokorrean zer diren ulertzeko argibideak eskaintzeaz gain zehazki Cabanillas-eko paloteadoaren inguruan ere jardungo dute.
Dokumentuaren akzioak