Dokumentuaren akzioak
Maria Pilar Beobide, dantzaria
1932. urtean jaio zen Maria Pilar Beobide Arburua. Julio Beobide, eskultore zumaiarra zuen aita, eta beraz, artea eta kulturarekiko zaletasun handia ezagutu zuen etxean. Hogei urte inguru izango zituen Maria Pilarrek, Jon Oñatibiak sortu zuen "Euzkadi" ikuskizunean parte hartzen hasi zenean. Estatu Batuetara joan ziren bira egitera, eta ertz batetik bestera, hainbat emanaldi eginez bira itzela egin zuten euskal kantak, dantzak, txistua eta txalaparta biltzen zituen ikuskizunarekin.
Horren ondoren Jon Aranarekin ezkondu zen Mari Pilar, eta bere nazioarteko dantzari ibilerak eten zituen. Hala ere, han eta hemen dantza eginez, eta irakasten jarraitu zuen, besteak beste Elgoibarren ingurutxoa eta beste hainbat dantza irakatsi baitzituen.
Bere heriotzaren abisuak erakusten digu dantzari sentipena azken hatseraino eraman zuen Maria Pilar Beobidek. Biba zu Maria Pilar, biba dantzaria!
Dokumentuaren akzioak