Dokumentuaren akzioak
Iñaki Irigoien omenduko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
Bilbon fraile kaputxinoekin hasi zen dantzan Iñaki Irigoien mutil koskorra zelarik eta handik urte batzuetara, 1952an Dindirri dantza taldean hasi zen. 1957an Oñatiko Korpus dantzak ikustera joan eta tokian tokiko dantzen xarma eta aberastasuna ezagutu zituen, eta hara eta hona ikustera eta ikertzera joaten hasi zen. Euskal Dantzarien Biltzarrarekin oso lotutako ibilbide mamitsua egin du Iñaki Irigoienek, tokian tokiko dantzen ikerketak eta berreskuraketa lanak eginez (Lekeitio, Markina-Xemein, Bilbo, Elorrio,...), liburu eta artikulu sorta zabala argitaratuz, Dantzari Egunetan, Dantza Agerketetan eta beste hainbat jaialdiren antolaketa eta aurkezpen lanetan parte hartuz, e.a. Azken urteotan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetza estuan dihardu eta egunotan Bilboko Euskal Museoan ikusgai dagoen Bizkaiko dantza tradizionalei buruzko erakusketan parte hartu du.
Apirilaren 13an Euskal Museoan
Informazioa: Iñaki Irigoien Etxebarriari omenaldia (Dantzanet - Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
Dokumentuaren akzioak