Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

Dokumentuaren akzioak

Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2013/03/21 12:00
Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

Argazkia: Baionako Euskal Museoa.

Espainiako Isabel II Erregina Arrasaten izan zen 1845ean. Ongi etorri moduan dantza emanaldia eskaini zitzaion herriko plazan: brokel-dantza. Ekitaldiak soka luzea ekarri zuen, dantzaldian zehar "bibak" jaurtitzeko ohitura baitzegoen, eta biba horietako batzuk ez ziren gertatu agintarien gustokoak. Ondorioz, dantzaldia bukatu aurretik erretiratu zen Erregina eta ondoko egunetan eztabaida sutsua izan zen prentsan. Testuinguru horretan, Madrileko El Católico egunkarian, brokel-dantzaren azalpen zabala argitaratu zen, euskaraz eta gazteleraz. Ana Isabel Ugaldek jaso du testua Arrasate zientzia elkartearen blogean.

Ana Isabel Ugaldek Arrasate zientzia elkartearen blogean azaltzen duenez, hain zuzen ere brokel-dantzaren azalpenaren bukaeran esateko prestatu ziren "biba" horiek eragin zuten istilua, horren ondoko eztabaida prentsan, eta horrenbestez brokel-dantzaren deskribapena Madrilen argitaratu izana. Aipagarria da orain gutxi dantzan.com-en bertan argitaratu genuen Bergarako Besarkadaren omenezko 1840ko festetan egindako brokel-dantzarekin erabat lotuta ageri zaigula Arrasateko brokel-dantza hau. Funtsean testu bera da, aldaketa txiki batzuk baditu ere.

Bergarako Besarkadaren oroitzapen ekitaldietan Juan Inazio Iztuetak prestatutako Zaldibiako dantzariek egin zuten brokel-dantza. 1840, 1841, 1842 eta 1843an dantzatu zuten Iztuetan dantzariek Bergarako Besarkadaren oroitzapen ekitaldietan. Garai horretan Iztueta Zaldibian bizi zen, adinean aurrera zihoan (70 urtetik gora) eta herriko gaztetxoei irakasten zien dantzan. Bere ikasleetako bat, Jose Antonio Olano, Iztuetaren etxe ondoan jaio eta hazitakoa, hasi zen bere oinordekotza hartzen. Olano 1845ean Arrasaten izan zen dantzan irakasten, beraz, ziur aski Erreginari emanaldia eskaini zion dantzari talde horren prestaketaz arduratu zen. 1845eko abuztuaren 17an burutu zen dantza saio hau Arrasaten. Biharamunean, 1845eko abuztuaren 18an hil zen Juan Inazio Iztueta Zaldibian.

El Católico, 27/08/1845, 445-446.

Todos los bailes antiguos eran marciales en la Vasconia. Robustos sus naturales y dedicados á la guerra, ni en sus recreaciones podían olvidarla, dando con esto una prueba de que su carácter varonil y sus costumbres severas no se avenían bien con ejercicios que no mostrasen fuerza, agilidad y destreza. En sus cánticos y en sus bailes siempre imitaron la guerra, y siempre era la guerra á la que dirigían sus alusiones. La misma paz no era para ellos sino un simulacro de la guerra, y verdaderamente no es sino una imitación de ella el antiguo baile conocido en el País Vasco con el nombre de Broquel-dantza, cuya significación va puesta por su orden en las siguientes

MUDANZAS

Dantzatuco dute zortzico bat alde guztietara beguiratuaz, guda [1] eguin bear dan toquia azaltqueratzen [2] balute bezala.
Es un zortzico curioso que se baila en forma de marcha por soldados y el capitán que va á su frente. Sus miradas á uno y otro lado significan la descubierta que sale á reconocer el enemigo y el terreno en que debe darse la batalla.

Alvorada [3] soñua dantzatuaz eguingo diezate agur lembici aguintari jaunari eta guero plaza guztiari. 
Es un zortzico, pero más grave y magestuoso. Representa el caso en que el jefe de la fuerza consulta con las autoridades, y les pide venia para salir á su expedición.

Maquillachoac escuetan arturic dantzatuco dute zortzico bat, aurrena launaca toqui bateic bestera igaroaz eta guero guztiac batean: bereala asico dira jostaqueta modura etsaya ciricatcen.
También es un zortzico, pero vivo y apresurado. Significa la escaramuza que provocan las guerrillas, con el objeto de empeñar al enemigo en una acción.

Ezquerreco escuetan broquelac eta escuicoetan maquillachoac dituztela dantzatuco dute zortzicoa, batalla eguin bear duten toquietara igaroaz, eta eguingo zayozca bertatic guda gogorrari.
Este zortzico es violento y representa el principio de una batalla formal con palo y broquel.

Artuco dituzte gueciac [4] eta dantzatuco dute zortzicoa alcargana beguira, goenetic barrenera; bereala erasoco dio alcarri portizquiro.
También es violento este zortzico y representa la pelea de arcos y ballestas colocados de frente los enemigos en forma de batalla.

Maquilla andiac arturic dantzatuco dute aurrena zortzicoa gudaren erabaquia [5] izan bear dan toquietara igaroaz, non eguingo zayozcan gogorquiro alcar zatitzeari, eta bucatuco dute aserre luce caltarquitsu gaiztoa.
Este zortzico es serio y de todos el más terrible, porque representando lo más fuerte de la batalla, representa también su decisión con el uso del palo, que era el último recurso  de los antiguos guerreros vascongados.

Amodiozco adisquidetasun gozoaren ezagun garritzat dantzatuco dute belaunchingoa [6] batalla bat irabaci baliz becela.
Este es un villancico airoso de que aun ahora se hace uso para representar la alegría de los corazones, y celebrar con saltos descompasados algún fausto acontecimiento como una batalla ganada.

Batalla gogorrac irabaciric garait pensu guelditutaco ezaungarritzat plaza aguiricoetan jostaldiatu oiciran ustay lorestatuaquin Guipuzcoatarrac donario aundian arin-arinca deitcen zayon soñuan, eta unetic unera uztayac zuti zuti lurrari josiric, dantzatu oizuten plazaren lau aldeetan zortzico pozcarria.
Esta figura representa la fiesta con que los antiguos vascos celebraban la victoria, dejando tendidos los arcos en el campo de batalla y bailando á su alrededor, como si hoy bailasen los soldados dejando las armas en pabellón.

Eguingo dute cate dantza, zeñarequin adieracico duten garbiro aserre luceac lotutcen dituela guizonen biotzac gogorqui, baña paquea on batec arras urraturic locarri sendoac, pozgarritzen dituela euscaldun guciac.
El árbol de las cintas es el emblema de la libertad, y el tejido que se labra con ellas representa las trabas é inconvenientes que produce la guerra. El desenlace ofrece á los hombres una perspectiva alegre y les aproxima á la venturosa paz, y con ella la libertad que antes ha estado oculta y fuertemente anudada.
Al llegar á esta mudanza SS. MM. dejando el puesto que ocupaban en el balcón de la casa consistorial, se retiraron á su palacio terminándose en el acto la danza.

ADVERTENCIA. Los antiguos vascos, justos apreciadores de su secular independencia, siempre tuvieron gran cuidado en conservarla, porque estaban convencidos de que ningún pueblo podía ser venturoso sin ella. Por esta razón y guiados de aquel instinto tan natural en los pueblos primitivos, miraban a la guerra no solo como lo salvaguardia de su adorada libertad, sino como una ilustre escuela en la que ejercitaban á sus hijos desde la más tierna edad. Tal es la significación que tienen los cuatro niños colocados en medio de la comparsa, la cual por lo demás se supone que representa á los fuertes y robustos guerreros vascongados.
VIVAS QUE SE DARÁN A LA CONCLUSIÓN DE LA COMPARSA.

1.

AGUINTARIA. Bici bedi luzaro gure Erreguiña gazte maitati biotzaren erdi erdico mamitic chit asco nai diogun Doña Isabel bigarrena.
GUDARIAC. Bici Bedi.
CAPITÁN. Viva por largos años nuestra joven y adorada reina Doña Isabel II.
SOLDADOS. Viva.

2

AGUINT. Bici bedi beraren aizpa gozo zoragarria Doña María Luisa Fernanda.
GUD. Bici bedi.
CAP. Viva su encantadora hermana Doña María Luisa Fernanda.
SOLD. Viva.

3

AGUINT. Bici bedi oen ama'eder, oniritzi Doña Maria Cristina Borbon-goa. Euscaldunen estalpelarai eta laguntzalle maitagarria
GUD. Bici bedi.
CAP. Viva su bondadosa madre Doña María Cristina de Borbón; protectora de los vascongados,
SOLD. Viva.

4

AGUINT. Bici bitez beti betico Guipuzcoaco Fuero, oitza, eta oitura onesqui gogoangarriac.
GUD. Bici bitez. 
CAP. Vivan para siempre nuestros Fueros, buenos usos y costumbres.
SOLD. Vivan 


[1] Guda: Guerra.
[2] Azaltquera: descubierta.
[3] Alvorada: voz vascongada que equivale a contrapás. 
[4] Gueciac: saeta. 
[5] Erabaquia: decisión.
[6] Belaunchingoa: villancico.

 

Dokumentuaren akzioak

2013/03/21 20:21
Bitxia eta interesgarria azalpena. Garai hartan bazegoen seta berezi bat brokel dantzak gudu dantza moduan azaltzekoa.
Baina albisteari erantsi diozuen argazki horrek ere atentzioa eman dit. Baionako Euskal Museoaren erreferentzia bai, baina datu gehiagorik?
Gure herriko Loinazko dantzari txikien tankera izugarria dute.
2013/03/22 13:23
Bai. Susmoa daukat brokel-dantza guda tankeran deskribatzeko joera hau ez ote zen Bergarako Besarkadaren festarekin abiatu. Iztuetak bere liburuan ez dio horrelako airerik ematen brokel-dantzaren deskribapenari behintzat. Gero luze jo zuen ohitura honek, XX. mende hasiera arte bai behintzat.

Argazkiari buruz, Baionako Euskal Museoan jasotakoa da, baina bertan argazkiarekin batera jasota duten informazioa nahasgarria da. 1900. urte ingurukoa dela, argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoela, eta dantzariak zuberotarrak direla, maskaradariak. Bistan da ez direla dantzari zuberotarrak, eta argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoenik ere ezin defendatu sutsuki.

Nire ustez Gipuzkoa edo Bizkaia aldeko dantzari-txiki talde bat izan daiteke. Beasaingo Loinazkoak? Izan liteke. Txaketillak, e.a. Baina jakin, ez dakit...
2013/03/22 14:45
Eskerrik asko Oier.
Argazkiak baditu bai elementu "nahasgarriak": dantzarien jantziek alde honetakoak dirudite, baina buruzagiaren salbuespenarekin. Buruzagiaren postura bera ere berezia da. 16 dantzari kontatzen dira, itxuraz lauko bi ilaratan. Loinazko ezpata-dantzariek hiru ilaratan dantzatu ohi dute eta horrek ez du bat egiten...
begiratuko dugu ia zerbait gehiago jakin daitekeen.
2018/10/02 21:33
Egun on Mikel,
Antzeko argazki bat atzeman dut liburu batean.
Beasaingo dantzari gazteak direla dio liburuak.
2018/10/05 09:06
Eskerrik asko Pierre!
Beti dator ondo informazio osagarriak jasotzea. Argazki horri tiraka lehen artikulu bat idatzi genuen, eta beste osatuago bat prestatzen gabiltza. Ea lehenbailehen ezagutzera ematerik daukagun.
2018/10/08 08:46
Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/[…]/beasaindarrak-ziren-dantzariak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.