Orain arteko ekarpenak
Mutil-dantzetan emakumeen parte hartzea bultzatzeko ekimena sortu da Baztanen
2013/06/06
Baztango mutil-dantzetan emakumeek gizonezkoekin batera, berdintasunean dantzatzea bultzatzeko Plazara Dantzara izeneko ekimena aurkeztu da Elizondon. Gizartearen beste alor guztietan bezala, mutil-dantzetan ere emakumeen parte hartzea bultzatu nahi du ekimen honek.
San Lorentzoko Dantzariak eskaileraren mezan gaur
2013/06/06
Gaur, ekainak 6, San Fermin aurreko eskaileraren (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3...) azken meza egingo da Iruñeko San Fermin kaperan, eta bertan dantzatuko dute San Lorentzoko dantzariek. Meza bideoz San Lorentzoko parrokiaren webgunearen bidez zuzenean eskainiko da. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da ekitaldia.
Fernando Saez de Ugarte: "Dantzaz, dantza munduan lehen enplegurako egitura"
2013/06/04
Heziketatik enplegurako trantsizioa izan zen aztergai I. Dantza Jardunaldiaren hirugarren mahaian. Fernando Saez de Ugartek, Dantzaz konpainiako zuzendariak Dantzaz elkartearen lan-eremua eta jarduerak aurkeztu zituen. Dantza alorrean lehen enplegurako plataforma eskaintzen du Dantzaz-ek eta 2008tik 50 dantzari pasa dira bertatik. Hona hemen bere hitzak.
Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak
2013/05/31
Euskal Dantzarien Biltzarra osatzen duten bost ordezkaritzetako bat da Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra, eta bertako koordinatzailea da Estibalitz Iturria. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren ezaugarriak, lan arloak eta proiektuak aurkeztu zituen Estibalitz Iturriak I. Dantza Jardunaldian, elkarte profesionalei eskainitako mahaian. Hona hemen bere hitzak:
Carmen de las Cuevas: "Badago zerbait dantzan, indarrez bultzatzen duen jendea dugu atzetik"
2013/05/29
Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteko idazkaria da Carmen de las Cuevas, eta elkarte honen nondik norakoak, ibilbidea eta jarduerak aurkeztu zituen Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldietan. Dantza ikastaroak, apirileko dantza hilabeteko jarduerak eta elkartetik antolatzen diren jarduerak agertu zituen Donostian, San Telmo Museoan egindako ekitaldian. Hona bere hitzak:
Gaur 1813: Gasteizko bataila dantzaren bidez gogoratuko dute
2013/05/27
Berrehun urte betetzen dira Jose Bonapartek gidatutako gudaloste frantsesak eta Wellington-eko dukeak gidatutako gudaloste britainiar, espainol eta portugaldarrak borrokatu zirela Gasteizen. Arabako Dantzarien Biltzarrak dantza ikuskizuna prestatu du, orduko Gasteiz-en kokatua, gertakariak gogoraziko dituena. Ekainaren 14an Gasteizko Principal antzokian eskainiko da emanaldia.
Dantza biretarako diru-laguntza deialdia
2013/05/27
Etxepare Institutuak dantza birak egiteko diru-laguntzak deialdia argitaratu du. Dantzako euskal konpainiek nazioartean emanaldiak egitea sustatu nahi da deialdi honekin. 30.000 euroko poltsa da eta hiru emanaldi egin behar dira biratzat aintzat hartua izateko.
Dantza Olatu Talkan
2013/05/23
Olatu Talka jaialdia ospatuko da asteburuan Donostian eta inguruko hainbat herritan, eta egitarau zabalean dantzarekin lotutako hainbat ekitaldi ageri dira. Hona hemen Olatu Talka egitarauan barruan izango diren hainbat dantza ekitaldi:
Olatz de Andres: "ADDEren helburua beste elkarte profesionalekin sarean lan egitea da, indarrak batu eta elkarrekin bultza egiteko"
2013/05/23
Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian, bigarren mahaia: "Elkarte profesionalen rola sektorea babesteko marko gisa" gaiaren inguruan antolatu zen. Bertan, Olatz de Andres, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko zuzendaritza taldekoak elkarte honen helburuak eta lan-lerroak azaldu zituen. Hona hemen bere hitzak:
Iker Tolosa: Dantza, Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan
2013/05/22
Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan dantzak izango duen presentziaz aritu zen Iker Tolosa Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Donostia 2016 proiektuan prozesueri erreparatuko zaiela azaldu zuen eta hainbat proiektutan dantza gai zehatzak lantzeko tresna moduan jorratuko dela. Publikoa, programatzaileak eta sortzaileak, prozesuen bidez harremanetan jartzeko egitasmoak bultzatuko direla argitu zuen Iker Tolosak. Hona bere hitzak:
Orain arteko erantzunak
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan - Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]
Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/23
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.