Orain arteko ekarpenak
Oinarrizko dantza ikasketen curriculuma argitaratu da
2013/11/08
EAEko Kontserbatorioan egin ohi diren oinarrizko dantza ikasketetan zer ikasi behar den zehazten duen curriculuma argitaratu da Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian. Dantza akademikoa da ikasketa hauetako ardatz nagusia, baina curriculum honetan aipagarria da dantza ikasketa hauek egiten dituzte ikasleek euskal dantza tradizionala lantzera behartzen dituztela, eta alor horretan zer landu behar duten zehazten dela.
Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia Durangon
2013/11/05
Emakumeek dantzan izandako parte hartzea eta protagonismoa aldarrikatu eta indartzeko jaialdia antolatu dute Durangon Tronperri eta Txoritxu-Alai dantza taldeek. Emakumeak, bai dantzan eta bai gizartean oro har, baztertuak izan direla salatu, eta gaur egun festan parte hartzeko eskubideak errespetatzea eskatzen dute ekitaldi honen bidez.
Irakasleak euskal dantzetara hurbiltzeko topaketak Biarritzen
2013/11/04
Hezkuntza orokorreko irakasleei zuzenduta antolatu da "Euskal dantzen eguna" izeneko bigarren topaketa hau. Datorren azaroaren 6an, Biarritzen egingo da, eta bertan, eskoletako irakasleei euskal dantzak hurbiltzeko saioa egingo da. Euskal Kultur Erakundeak, Bordeleko Akademiako errektoretzak eta Pirino-Atlantikoko hezkuntza erakundeek antolatu dute jardunaldia Maurice Ravel Kontserbatorioa, Malandain Ballet Biarritz, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Biarritzeko mediatekaren laguntzarekin.
Abian da DantzaBiz, Bizkaiko Dantza Etxea
2013/10/31
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez sortu da Bilbon DantzaBiz, Bizkaiko Dantza Etxea. Dantzaren alorreko eragile eta ekimen desberdinen koordinazio eta lankidetzan aritzeko sortu da, eta dantzaren alorrean informazioa, orientazioa, formazioa, sentsibilizazio, difusioa, dokumentazioa, babesa eta irisgarritasuna eskaintzea du helburu. Zenbait ikastaro antolatu ditu datozen asteetarako.
Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historiaz hitzaldi-dantzatua
2013/10/31
Zuberoako dantzen eta urratsen jatorriaz arituko da Jon Iruretagoiena Dantzan Ikasi formazio programan azaroaren 16an burutuko den saioan. Hitzaldi-dantzatua izango da, alegia, hitzez kontatu eta dantzaren bidez irudikatuko ditu Maritzuli konpainiako dantza irakasleak maskaradetako dantzen inguruko historia xehetasunak.
Xut-en musika sarean entzun eta erosteko aukera dago
2013/10/30
Dantzarako musika eginez lan ederrak egin dituen Xut taldeak, bere musika lan guztiak sarean jarri ditu, mundu osoan deskargatu eta entzuteko plataformetan. Roberto Antzano, Xut-en bultzatzaileak jakinarazi duenez, "kostata baina" Xut-en musika guztiak Spotyfin, iTunesen, Raphsodyn eta abarreko enpresetan zintzilikatuak daude dagoeneko.
Ontarioko Saint Michaels-en ezpata-dantza estreinatu dute
2013/10/21
Ameriketako Estatu Batuetako Ontarioko Euskal Etxeak Mikel Deuna egunean jaialdia ospatu du, eta festa horretarako propio prestatutako ezpata-dantza estreinatu du aurtengo irailaren 29an. Eguraldi kaskarrak nahikoa lan eman badie ere, ezpata-dantza estreinatu eta musika eta dantzarekin festa ederra egin dute Ontarion.
Ixtorio Mixtorio Hondarribian ikusteko aukera larunbat honetan
2013/10/18
Umeak protagonista dituela adin guztietako ikusleentzat egindako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio. Bihar, larunbat, irailaren 19an, Hondarribiko Itsas Etxea auditorian eskainiko du Maritzuli konpainiak Claude eta Jon Iruretagoienak zuzendutako ikuskizuna.
Danzante, danzadore eta dantzariak Burgos-en
2013/10/17
Datorren urriaren 26an, Danzante eta danzadoreen 25. jaialdia ospatuko da Burgosen. Palentzia, Teruel, Segovia eta Burgos-eko taldeekin batera Euskal Herriko bi talde izango dira bertan: Berrizko dantzariak eta Guardiakoak.
San Lorentzoko dantzarien hirugarren boletina argitaratu da
2013/10/16
Dantza eta musika, folklorea eta kultura tradizionala ardatz hartuta aldizkaria argitaratzeari ekin zion Iruñeko San Lorentzoko dantzarien kofradiak eta hirugarren zenbakia kaleratu berri du. Ampudia (Palentzia) eta Cortes-eko dantzei buruzko artikuluak eta Iruñeko 1610eko Korpus festari buruzkoa ditu lan nagusiak aldizkariaren ale berriak. Albiste laburren atalean, Martzillan sortu berri diren dantzei buruzko albistea ematen du aldizkariak.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/
http://lauramintegi.net/[…]/
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu


