Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Anne Marie Chiramberro: "Niretzat ere harrigarria da bere herriko dantzak ez dakizkiten euskaldunak ezagutzea"

2014/05/07

Anne Marie Chiramberro, San Franciscoko euskal diasporako kidea albiste da egunotan, Euskal Herrian izan baita bisitan, eta hainbat elkarrizketa egin dizkiote komunikabideetan. Diasporan beste asko bezala dantza taldean ibilitakoa da Hella Basque blogaren egilea, eta dantza kontuak agertu dira elkarrizketa horietako batzuetan. Gazteaukera blogean adibidez, Euskal-amerikarrek Euskal Herria nolakoa den ezagutzen ote duten edo iraganeko ikuspegi folkloriko bat gailentzen zaien galdetuta diote, eta hona bere erantzuna:

Gehiago irakurri

Zorionak dantzazale! Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna

2014/04/29

Dantzazaleok urteko egun guztiak ditugu dantzarako gozagarri, baina nazioarteko egunen egutegian apirilaren 29a dago gordeta dantzazaleok ospatu daigun. Zehazki Jean Georges Noverre dantzari, dantza-maisua eta dantza-sortzailearen jaioteguna hartu zen Dantzaren Eguna ospatzeko erreferentziatzat. Eta aurtengoa ospatzeko, hain zuzen ere Jean Georges Noverren lan ezagunena, "Lettres sur la Danse et les ballets" liburua eskaintzen dizuegu jarraian.

Gehiago irakurri

Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan

2014/04/25

Bihar, larunbata, apirilak 26, Irudamak (Iruñeko Dantzarien Mahaia) antolatutako bigarren topaketa ospatuko da. Goizeko 11:00etan Karrikagunetik abiatuko dira kalejiran, eta O parkean dantza jaialdia egingo dute eguerdian. Arratsaldean dantzaldia izango da bertan.

Gehiago irakurri

Dantzaren 2014ko Nazioarteko Eguneko Mourad Merzoukiren mezua

2014/04/15

Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. 2014ko Dantzaren Egunerako, Mourad Merzouki (Lyon, 1973) koreografo eta dantzariak idatzi du Dantzaren Eguneko mezua. Hona:

Gehiago irakurri

Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian

2014/04/10

Datorren apirilaren 28an, Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, ospatuko da Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunearen II. Jardunaldia. Dantza eremuan publikoei buruz hitz egiteko hiru une proposatzen ditu Dantzaguneak, dantza heziketa bizialdi osoko jarduera moduan ulertuta.

Gehiago irakurri

Maskaradetako grabazio zaharrak entzuteko aukera Sü Aziaren webgunean

2014/04/08

Zuberoako Sü Azia elkarteak audio funts garrantzitsuak bilduta ditu, eta horiek digitalizatu eta sareratzen hasi da. 1960, 70, 90 edo 90eko hamarkadetako maskaraden, pastoralen eta oro har musika eta dantzari buruzko audio grabazioak dira. Tartean dira Garat Arane, Etxahun Iruri edo Bedaxagarren grabazioak, eta baita adibidez Garazi aldeko Ramuntcho orkestrarenak ere.

Gehiago irakurri

Ederlezi pastoralari buruzko dokumentala

2014/04/03

Elsa Ines-Oliarj errealizatzaile zuberotarrak Ederlezi pastoralaren lehen agerraldiaz dokumentala egin du. 2013ko Xiru jaialdian, Gotainen, estreinatu zen Nicole Lougarot-ek idatzi eta zuzendutako Ederlezi pastorala. Prestaketa lanen eta estreinaldiko irudiekin osatu du Elsa Ines-Oliarj-ek honako dokumentala. Kanaldudek sareratu du ia ordubeteko iraupena duen ikusentzunezkoa:

Gehiago irakurri

Herri Dantza lehiaketa antolatu da Donostian

2014/04/03

Bagera euskaltzale elkarteak eta Udaleko Musika eta Dantza Eskolak erromeria antolatu dute eta bertan Herri dantza lehiaketa burutuko da. Maiatzaren 17an, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Konstituzio Plazan egingo dira erromeria eta Herri Dantza lehiaketa. Honela dio deialdiak:

Gehiago irakurri

50 urte Debako Euskal Jaia, euskal kulturaren aldarri erraldoia ospatu zela

2014/03/27

1964an, Oargi elkarteak Deban antolatutako Euskal Jaia, lozorrotik esnatzen ari zen hartzaren orro bortitzaren modukoa izan zen. Euskal nortasuna eta kultura aldarrikatzeko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu hura hurrengo hamar urteetan han eta hemen errepikatu ziren agerraldien sua piztu zuen. 1965ean errepikatu zen festa Deban, eta 50.000 lagun elkartu omen ziren bertan. Orduko kronika eta programa dakargu hemen.

Gehiago irakurri

Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en

2014/03/25

Santurtziko auzoa da Kabiezes. Bertan, Serantes mendi magalean sortu zen 1961ean Mendi Alde dantza taldea. Mende erdiko ospakizunetan DEIA Hemendik Kultura Saria jaso zuen dantza taldeak, eta orain, Mendi Alde taldearen omenezko eskultura inauguratu da. Hain zuzen, taldearen arima diren Flores sendiko Andoni Flores-ek egin du lau metro garai den eskultura.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com