Dokumentuaren akzioak
Kabalkada-zintzarrotsak Urruñan ekainaren 7an eta 15ean
Andre Zugazti urruñarrak gogoratzen du 1947an ikusi zuela Urruñan tobera-mustra bat. Kanaldudek egindako elkarrizketan kontatzen du Lekorne eta auzoko herrietatik etorri zirela egitera. Tobera-mustra edo Xaribariak, epaiketa itxurako antzerkiak dira, eta hori bera adierazteko zintzarrotsa hitza darabilte Urruñan. Tobera modernoetan ohi den bezala, herrian gertatutako gauzak aireratu eta umorez kritikatuko dituzte noski. Garai bateko tobera-mustren gaia nagusiak ez ditu inork berpiztu nahi. Izan ere, infidelitatea epaitu eta zigortzeko erabiltzen ziren maiz tobera-mustrak.
Toberak beste aire eta gai batzuekin landu dira azken hamarkadetan, eta Zuberoako maskaradetan edo Nafarroako erriberako paloteadoetan bezala, kritika sozial eta politikoa aire umoretsuan egiteko baliatzen dira gaur egun toberak, eta horrelako izango da baita ere Urruñakoa. Beste bi tobera izango omen dira aurten, Baigorrin abuztuan eta Lekornen irailean, hain zuzen ere. Joseba Aurkenerenak dioenez: "Jendea adiskidetzeko egin dugu Kabalkada-Zintzarrotsa. Abiapuntu gisa ikusten baitugu, geroari begira, gauzak elkarrekin eraikitzeko eta bizitzeko, euskal kulturaren inguruan."
Hona hemen Kanaldudek, Urruñako Kabalkada-zintzarrotsako parte hartzaileekin egindako bigarren erreportajea:
Urruñako Kabalkada-zintzarrotsaren testuak Gerard Urrutiak eta Joseba Aurkenerenak idatzi dituzte, eta Pantzo Hirigarai izan dute aholkulari. Ikuskizun osoa euskaraz izango da. Dantzen prestaketa arduraduna Zelin Duperou izan da.
Kabalkada-zintzarrotsak Urruñan
- 2014ko ekainaren 7an, 20:30ean pilota plazan
- 2014ko ekainaren 15ean, 17:00etan pilota plazan
Erreserbak: 05.59.54.60.80 eta info@urrugne.com
Sarrerak salgai:
- Urruñako turismo bulegoan
- Behobiako Xaia tabernan
- Azkaineko Plazan tabernan
- Hitza liburudendan (Gambetta kalean)
- Donibane Lohizuneko Basque Bondissants-en
- Baionako Mattin Megadendan
Dokumentuaren akzioak