Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sortutakoak tradizionala deialdia ireki du Dantzaguneak

Dokumentuaren akzioak

Sortutakoak tradizionala deialdia ireki du Dantzaguneak

2014/05/20 14:45
Sortutakoak tradizionala deialdia ireki du Dantzaguneak

Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen neskatxen esku-dantza Donostian.

Sortutakoak tradizionala

Zer da Sortutakoak tradizionalaDantzaguneak lan testuinguru berri bat sortzen du Gipuzkoan, Niessen eraikineko ekipamenduak eskainiz, dantza tradizionalaren eremuan lana gauzatzen duten sortzaileek beraien proiektuak garatzera gonbidatuz.

Sortutakoak tradizionala ondorengoentzat zuzenduta dago: Dantza tradizionalaren eremuan eta mugimendu-arteen alorrean egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuak. Konpainia egonkorrak, banakako proiektuak edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeak. Ikuskizun eszenikoak edo kalerako sortutakoak.

Sortutakoak tradizionalak dituen baldintzak:

  • Egoitzak gutxienez bi aste eta gehienez lau hilabeteko iraupena izango du. Lan espazioa egunero erabiltzeko aukera egongo da, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15.00etara edo 15.00etatik 20:45etara.

  • Ekipamenduaz eta laguntza artistikoaz espazio batean lan egiteko aukeran izango du.

  • Egoitza 1000€-ko diru kopuruaz lagundua izango da.

  • Dantzaguneak artistak proposatutako kanpoko begirada bat edukitzea eskaintzen du. 400€-ko diru kopuruaz lagunduta.

  • Artistak proiektu xehea aurkeztu beharko du eta honek barne hartu beharko ditu ondorengo atalak: azalpen artistikoa, behar teknikoak, kanpoko begirada gisa jokatuko duen pertsona, egoitzaren faseen planifikazioa eta proiektuan parte hartuko dutenen cv-ak. Erantsitako formularioa bete eta bidal ezazu ondorengo helbidera: dantzagunea@gipuzkoa.net

  • Artista bere lan prozesua ate irekiko jardunaldi baten eremuan eskola-umeei irekitzera Konprometitzen da, nahiz Dantzagunearekin adostutako beste ekintza batean.

  • Artistak, bere lana hedatu orduko, Dantzagunea kolaboratzaile gisa aipatzearen konpromisoa hartzen du.

  • Artistak Dantzaguneari faktura aurkezteko gai izan beharko du, diru kopurua jaso ahal izateko.

Sortutakoak tradizionala-ren epeak

  • Eskaeren harrera: 2014ko ekainaren 30a arte

  • Eskaeren hautaketa: Dantza alorreko profesionalez osatutako epai-mahaiak, proiektu bat aukeratuko du.

  • Egoitzen denboraldiak: aukeratutako proiektua, 2014ko irailaren hasierarte garatu beharko da.


Informazioa: Sortutakoak tradizionala deialdia (Gipuzkoako Dantzagunea)