Orain arteko ekarpenak
IGARTZA 2010: DEIALDIA
2010/09/05
AURTEN BAITA SANJOAN ARBOLARI ERE
2010/07/08
Jaietako dantzasokak 2010
2010/07/01
Beasaingo Jaietan
2010/05/11
AITORREN KAMIXETA
2009/12/10
Zaldibian kitatutako zorrak
2009/10/31
Mediterraniar eta kantauriar zubiak Igartzan
2009/10/14
IGARTZAKO DANTZARIEN EGUNA PREST
2009/09/05
Soka eta ezpatak San Migelen
2009/07/16
Sanjoan belar zaharrak erre genituen
2009/07/11
Orain arteko erantzunak
Aurtzaka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/01
Sentimenduan lagun!
Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
2023/09/30
Izango dira gehiago eta dantzan bizi!
Aurtzaka dantza taldea on Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du
2021/07/23
Aurtzakako lagun guztion partetik besarkada haundi-haundi bat gertukoei eta familiari.
Aurtzaka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian
2017/09/05
Jaialdi gehienetan ohikoa den moduan, bidaia gure kontu, baina kasu honetan bertako egonaldia antolatzaileen esku izan da, oso baldintza onetan, 6 egunez. Bertan mugitzeko autobusa ere behar izan genuen. Guztira 11.000 euro inguru, 33 pertsonen hegaldiak, materiala bidaltzea eta autobusa.
Aurtzaka dantza taldea on Karmele Goñi gogoan
2017/06/09
Oso gogoan zaitugu Karmele!
Aurtzaka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Poztekoa da dantzari guztiontzako eta ezagunak zaituztegunontzako.
Aurtzaka dantza taldea on Igartzako ezpata-dantzarien distiran Joseba Juarez gogoan
2015/09/18
Eskerrak zuei.
Aurtzaka dantza taldea on Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/28
http://goierri.hitza.eus/2015/07/27/163276/
Aurtzaka dantza taldea on Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra
2015/07/24
Joseba Juarez Mendizabal
1980-2014
1985. Dantza egin zuen lehen aldiz 5 urterekin, Jakintza eskolan, Aurtzaka dantza taldeko Iñaki García “Mario” irakasle zuela.
1986-1989. Dantza klasiko ikasketak egin zituen Beasainen Kontxi Aranburu irakaslearekin.
1989. Dantza sueltoan hasi zen Joxe Juan Ugalde irakaslearekin, eta Juantxo Urbietarekin ondoren, 1998ra arte Villabonako Martin Musika Eskolan.
1991-1994. Dantza solteko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, txikien mailan Ane bere arrebarekin.
1993 Ordiziako Jakintza dantza-taldean hasi zen, Nati Garzia irakasle zuela.
1993-1996 Dantza klasiko ikasketak egin zituen Beasainen Kontxi Aranburu irakaslearekin.
1994-1998 Dantza solteko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, helduen mailan Ane bere arrebarekin.
1995 Aurtzaka dantza-taldean hasi zen dantzari, Mikel Sarriegiren zuzendaritzapean. 2014 urtera arte, bertako dantzari eta dantza-maisu izan da.
1995 Bere lehen bidaia egin zuen atzerrira Aurtzaka dantza-taldean, Jakintza, Ostadar eta Iztueta taldeekin batera Bretainia eta Galesera.
1995 Jakintza dantza-taldeko irakasle eta arduradun hasi zen.
1995-2004. Dantza solteko irakasle aritu zen, hainbat eta hainbat bikote trebatuz. Baita soinu-zaharren irakasle ere.
1996 Agintarien dantza-sokako laguntzaile eta dantza-maisua Araman, 2003 urtera arte.
1996. "Dantza berriak doinu berriei jarriak" dantza ikuskizunerako "Danza con noivos" eta "Talamanttuna" koreografiak prestatu zituen, Aurtzaka dantza-taldearekin.
1997. Jesus Mari Garate dantza-maisuarekin hasi zen dantzan.
1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Itsasondon, 2001 urtera arte.
1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Zegaman, 2013 urtera arte.
1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Olaberrian.
1998-2000. Argia dantza-taldearekin “Zortziko” eta "Kondharian" ikuskizunetan parte hartu zuen dantzari gisa.
1998-2001. Nahia dantza-taldean aritu zen Jesus Mari Garateren zuzendaritzapean. ETBko "Olentzero Begigorri" programarako "Sagarraren Adarraren" dantzaren koreografiaren arduraduna izan zen Kimetz Larrañagarekin batera.
2000. Ordiziako Santa Ana eguneko meza nagusian Santa Anaren martxa dantzatzen hasi zen 2014 urtera arte (2005 eta 2011n ezik).
2001. Ordiziako Santanazaleen Kofradiako esku-dantzako dantza-maisu lanetan hasi zen, Enrike Lacalle eta Gurutz Ojangurenekin batera, 2014ra arte.
2002 Aurtzaka dantza-taldearen Villafranca de Bonany-ko (Mallorka) bidaia antolatu eta zuzendu zuen.
2003 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Ordizian.
2004 Dantza solteko ikastaroak eman zituen, Idiazabalen eta Beasainen, Izaskun Salazarrekin batera.
2004 "Goierriko" dantzen ikuskizunerako "Erromeria" eta "Inauteriko arin-arina" koreografiatu zituen Mikel Sarriegirekin batera.
2006 Argentinan izan zen Aurtzaka dantza-taldearekin. Hainbat dantza-ikastaro zuzendu zituen bertako Euskal Etxeetan.
2007 Santanazaleen esku-dantzako aurreskua izan zen.
2007 Igartzako Kofradiaren Ezpata-dantzako buruzagi eta dantza-maisu lanetan hasi zen, 2014 urtera arte.
2009 Santanazaleen kofradiako 500. urteurrena antolatzen aritu zen.
2014 Ordiziako Jaietako txupina bota zuen, Amets Bide dantza-taldearen 50. urteurreneko ospakizuna medio.
2014 Aurtzaka dantza-taldeko haur txikien irakasle hasi zen.