Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Pisu txiki bat kendu dut gainetik

2007/04/03

Duela ia 2 urte "istriputxoa" izan nuen eta ordudanik iltze hori bera eraman dut tibian sartuta alderik-alde. Atzorarte. Berez ez du asko pisatzen (fisikoki), baina gainetik pisu handia kendu didatela esan dezaket. Orain bi aste eman beharko ditut geldi zauria osatzen den arte. Eta hortik aurrera,...

Gehiago irakurri

Barkatu Endredoak

2007/03/09

Azken egunotan, Iruñeko dantza taldeen arteko gora-beheren inguruko mezu truke bat izan da hemen. Batek baino gehiagok adierazi duenez, ez da hau toki ez modu egokiena gauza hauek konpontzeko, eta beraz, gaia ezkutatzea erabaki dut. Eztabaida beste moduren batean bideratzeko prest nagoela adierazi...

Gehiago irakurri

Buñuel-endako gidoia

2007/03/03

Duela hilabete edo, AEK-ren deia jaso genuen Korrika -ren bukaerako jai-egunean parte hartzeko (Apirilaren 1ean, Iruñean). Dantza saiotxo bat goizez eta beste bat arratsaldez, Iruñeko beste dantza talde batzuekin batera. Baietz erantzun genien, nola ez. Aste honetan, gauzak lotzeko garaia heltze...

Gehiago irakurri

Nora?, nora? gure Olentzero,...

2006/12/20

Azken egunotan Olentzerori buruzko hainbat testu irakurtzen ari gara hedabideetan. Atzo bertan, Xabier Etxabe-k, dantzan.com-eko posta zerrendara horietako 3 bidali zituen esanguratsu zirelakoan: "1. Oier Araolaza-k Argian idatzitakoa , Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri...

Gehiago irakurri

Hitzaldien karietara, eztabaidarako 2 gai

2006/12/01

Joxemielek hitzaldia bukatuta gauza oso interesgarriak bota zituen eta aparte jartzeko adinako pisua badutela iruditu zait: Gaur-gaurkoz dantzari ez zaio garrantzirik ematen instituzioetatik. Nafarroako adibidea jarri zuen Joxemielek: Nafarroako dantza talde guztiek huelga eginen balute haien ego...

Gehiago irakurri

Dantzaren erreforma Euskal Herrian

2006/11/30

Nafarroako EDB-k antolatutako hitzaldietan bigarrena (edo hirugarrena, nondik begiratzen zaion) Joxemiel Bidador-ena izan zen. Bilboko udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saria irabazi zuen 2005. urtean " Dantzaren Erreforma Euskal Herrian " saiakerarekin eta hain zuzen, liburu horren inguruko...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak. XXI, menderako tradizio bat

2006/11/28

Aurreko mezuan esan bezala, Oier Araolaza-k 2 zatitan banatu zuen azaroaren 18-ko bere jarduna. Mezu honetan bigarren hitzaldiko edukiak laburtzen saiatuko naiz. Jakinen duzuenez, duela 2 urte tradizio berri bat abiatu zuen Eibarko Kezka dantza taldeak : Arrateko Amaren dantzak. Dantza hauek ez...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako dantzak. Dantza-maisuen ondarea

2006/11/26

Aurreko mezuan agindu bezala, hona hemen Oier Araolaza k 2006ko azaroaren 18an Iruñean emandako hitzaldiaren kronikatxoa-edo. Hanka sartzeren bat egotekotan zuzenduko nau berak. Iaz bezala, aurten ere, Nafarroako EDBk hitzaldi sorta antolatzea erabaki du. Azaroan 2 hitzaldi izan dira eta urtarri...

Gehiago irakurri

Dantza postmodernoa

2006/11/20

Larunbatean hitzaldia eman zuen Oier Araolaza k Iruñean, Nafarroako EDB k antolatuta (saiatuko naiz aste honetan, egon ez zirenendako nolabaiteko kronika egiten). Gipuzkoako dantzen inguruan solastu zen: dantza maisuak, dantzen garapena, Eibarko Arrateko Amaren dantzak ,... baina baita kontu...

Gehiago irakurri

Mairuen festak eta Mahoma

2006/10/05

Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak.   Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo"...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da

2014/05/04

Programan akats bat dago. Hasteko emanen del pastorala Mixel Etxekoparren eta Nicole Laugarot-en "Ederlezi" pastorala izanen da eta bigarrena, ordua: arratsaldeko 17:00ak.

Aritz Ibañez Lusarreta on Gaztedi: maskaradak 2014

2014/04/17

Zorionak bai! Itxura ederra du, eta gainera elkarrizketetan ere zintzo eta apal! Noiz egitekoa duzue Zalgizen?

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza eta tiro, tiro eta dantza ezteietan

2014/04/15

Ikiarriya!!! Hau ez bada hartzaren dantza bat, fundi nadila!

Aritz Ibañez Lusarreta on Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen

2014/03/13

Iruñeko udalak ere tasak kobratu ohi dizkie zenbait kale ekitaldien arduradunei eremu publikoaren okupazioagatik.

Aritz Ibañez Lusarreta on Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk

2014/03/03

Oso bideo didaktikoa eta iturri beretik hartua, frexko-frexkoa beraz! Pozgarria da ere Lantztar gazteak euskaraz solasten entzutea. Beste altxor txiki bat. Mila esker!

Aritz Ibañez Lusarreta on Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

2014/02/21

Mila esker denoi! Zuek irakurtzen, nik idazten gozatu dudanaren erdia gozatu baduzue, ni pozik! :-)

Aritz Ibañez Lusarreta on Arizkun eta Erratzu: Gizakunde 2014

2014/02/19

Zeinen ederra Arizkun eta Erratzuko Gizakunde eguna eta zeinen ederra Eirek prestatutako bideoa ere! :-)

Aritz Ibañez Lusarreta on Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek

2014/02/11

Hitzondo, Altsasuko herri webguneak ere bertako kintoen zortzikoaren irudi ederrak sareratu ditu: http://www.hitzondo.net/ind[…]k&Itemid=17&lang=es

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra aldizkarian

2014/01/31

Lan txukuna, Julen! Artikulo horiek guztiak orain oso modu praktikoan ditugu eskura. Mila esker!